Eibar, 2008-07-03

Bertsolantegiaren barruan izandako bertso-bazkaria. gaia: Tradiziotik modernitatera
Bertsolariak: Sustrai Kolina eta Amets Arzallus
Gai-jartzailea: Unai Elizasu

1. Agurrak
agurra bera gai izango zen. Agurretan erabaki edo eztabaidatu beharko baitute, modu tradizionalean edo modernoan egin
ikusi irudiak hemen

2. Sustrai eta Amets
bazkaldu dugun lekuan, ama birjin figura asko zeuden armairu baten gainean.
Zuek etxe hontako bi nagusiak zarete. Biek erabaki duzue ama birjinez betetzea armairu gaina. Kontua da Sustraien argumentoak tradiziolanak direla eta Ametsenak berriz modernoak.

3. Sustrai eta Amets
Zenbait hitz botako dizkizuet eta bertso batean, Sustraiek puntu modernoa bilatuko dio eta Ametsek berriz puntu tradizionala. Hitzak: Arrai zopa (hori genuen menuan), Ahots hutsez (megafoniari gabe ari ginelako) eta kaltzontzilo txuriak.

4. Amets
Garai bateko estiloan jarri dizut gaia.
Eibar arma herria izan da beti, bertan egindako armak gerra askotan egoteaz gain, animalia asko akatutakoak dira... bi bertsotan ondorengoa esan behar duzu: herri bat ezin dala armak sortzeaz ezaguna izan eta ezin duela armengatik bizi. Armak egiteko ez gintuela jainkoak sortu eta bizitza bizitzeko dela eta ez inor hiltzeko.

5. Sustrai
Esperimentu txiki bat. Nik gaia esaten hasi eta berak nahi duenean etengo du. Eta nahi badu, bertso bakarrarekin edo hiru bertsorekin erantzungo du etena bitartean entzun duenaz.
gaia hauxe: Oraintxe esnatu zara, albo batera begiratu eta pertsiana irekita dago... (hementxe lehen etena)... sumatu duzu telebista piztua dagoela.... (bigarren etena eskatu du).... bikotea lanean dagoen arren, komunetik ondorengoa entzun duzu "maitea, zatoz bañera bero bero dago eta"...
Ikusi irudiak hemen

6. Sustrai eta Amets
Gaia bera izango da gai. 2001eko txapelketako gai bat jarriko dizuet. Aitona zara zu X eta Y, biloba neska gaztea hondartzara joan zaretenak elkarrekin aspaldiko partez. Aitona uretatik bueltan etortzean hor dakusazu biloba gaztea top - lessean eguzkia hartzen. Gai hau izango duzue bertsotarako gai.
Ikusi irudiak hemen

7. Sustrai eta Amets
Goizeko hitzaldian, garbi geratu den gauza bat izan da tradizionala eta modernitatearen debatea zaharkitua dagoela... bueno ba puntutan, debatea berritzeko garaia da.

8. agurrak