Tolosa, 2008-06-23

Zerkausian, 19:00etan
Bertsolariak: Iker Zubeldia, Anjel Mari Peñagarikano, Amaia Agirre eta Jexux Mari Irazu.
Gai-jartzailea: Iker Iriarte

Plaza berria zen Tolosakoa. Gipuzkoako elkartea eta udalaren arteko elkarlanaren ondorioz sortutakoa. Leku ederra da saio baterako. Jende dexente zegoen (umeak eta hauek oihuak ere gehiegi aukeran) baina bertsoak entzuteko gogoz. Megafoniakin izandako zenbait arazoren ondorioz, gai-jartzailea ez zen ondo entzuten. Saioa ondo joan da, eta urteetarako plaza berri bat sortu da.

1. Agurra
2. Denak
Azken aldian modan daude egunak, guztiak bere eguna du: Emakume langileen eguna, Kotxerik gabeko eguna, Uraren eguna... Zuek ze egun sotuko zenuteke, ze egun gustatuko litzaizueke ospatzea?

3. Irazu – Peña
Ekaina kolekzioak egiten hasteko hilabetea omen da: kotxe txikiak, txanponak, seiluak...
Zuk Peña liburudenda bat daukazu. Zuk Irazu, jada 3 kolekzio hasi dituzu, baina ohartu zara 2. astetik aurrera tomo edo ale bakoitzarekin prezioa hirukoiztu egiten dela eta gaur Peñarekin hitzegitea pentsatu duzu.

4. Amaia – Iker
30 urte inguru dituzuen bi lagun zarete. Zuk Amaia, gaztaroa bukatu dela eta bizimodua aldatzeko garaia dela uste duzu. Zuk Iker, argi duzu onena orain arte bezela jarraitzea dela.

5. Irazu
Hemen inguruko herri txiki bateko apaiza zara. Gaztetxe bat ireki berri dute elizaren ondoan, eta geroz eta gazte gehiago joaten da hara. Zu zure elizari begira zaude.

6. Peña atzekoei
Zuk Peña, Inem-eko ofizinan egiten duzu lan, eta atzeko hiru langabetuak etorri zaizkizu udararako lan bila. Ea bakoitzari zerbait aurkitzen diozun.

7. Irazu – Amaia
Aita-alabak. Irazu aita ehiztari amorratua da. Amaia beti ehizaren eta ehiztarien aurka egon da. Baina urtero San Juan eguna etortzean, Amaia Tolosako eskopeteroetan ateratzen da.

8. Iker – Peña
Bihar eguerdiko apustua. Kortak batelean kilometro bat eta Carlos Peña igerilari Tolosarrak kilometro erdia igeri. Peña, Korta. Iker, Carlos Peña.

9. Denak
Elkarri puntuak jartzen.

10. Irazu – Iker
Bikotea. Atzo Iker, parrandan ibili zinen eta berandu etxeratu. Gaur Irazuk jeiki denean, kotxeko aulkia atzera botata eta etzanda ikusi du.

11. Peña – Amaia
Zuek pertsona berdina zarete; Espainia zale amorratua da pertsona hori. Ai, Eurokopa. Zuek bizi zareten lekuan bizita, izkutatu egin behar izaten duzue zuen grina hori. Zuk Peña, abestu egitan, bihotzez sentitzen duzuna. Zuk Amaia, lagun artean esaten duzuna.

12. Denak puntutan
13. Azken agurra