Plazan, 19:30etan
Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza
Gai-jartzailea: Unai Elizasu
Urteroko saioa da Igeldoko festetakoa. Jende aldetik txukun, zegoen eguraldi ona ikusita. Udako saio normal bat izanik ere, konsagratutako saioa da Igeldokoa. bertsozalea da herria eta Igeldokoentzako gaiak (edo gaien oinarriak) gertukoak izaten jartzeaz gain, jolas berezi bat esperimentatzeko gogoa ere banuen. Ondo irten zen jolasa gainera
1. agurrak puntutan egin dira. Saio aurretik agurrik ez omen zutela eta, puntuetan egitea proposatu zaie. Ez da egokiena izaten baina, ez da zertan beti betikoa egin behar
2. denak
azken denbora honetan hitz bakarra dabil inguruan, ez da consulta ez. Podemos!! Ahal dugu, lor genezakegu!! Lehen bertsoan, modu orokorrean ahal dugu hori zertarako esango zenuketen, mundua edo herria kontuan izanda.. eta bigarrenean pertsonalagoa nahiko nuke entzun. Zein kasutan esaten duzuen, ahal dut, lor nezake!!
Bi bertsotarako gai bat behar nuen eta puri purian zegoen hitza hartu nuen gaierako oinarri
3. Igor – Irazu
Bi igeldoar zarete biak…consulta edo errefernduma egin nahi duzuenak. Atzo erkidegoan consulta egiteko lehen urratsa eman dute. Hala ere, erkidegoan consultaren alde egon direnak Igeldokoari beti ezezkoa eman diote… gaur haien hor ari dira erkidegoan consulta egingo dela ospatzen.
Bezperan, jaurlaritzan kunsultaren inguruko debatea izan zen. Bestetik, Igeldok urteetan egin duen segregaziorako edo herritasunerako lanaren berri ere bagenuen, eta biak uztartzea erabaki nuen
4. Lizaso – Maialen
Bi kazetari. Aurrekoan biak, Espainia eta Italiano partida ikusi zenuten. Partida bukatzean, kamarak gradetara enfokatu eta espainiako banderen artean, Ikurriña bat agertu zen dantzan…
Inon agertu ez den notizia da hau, baina nire begiz ikusia bazen. Gai baterako balio zuela iruditu zitzaidan.
5. Irazu
Zure alabakin paseatzen ari zarela, Donostian manifa bat dago… gay, lesbianak eta transensualak aldarrikatuko dituen eguna. Alabaren aurrean, sexu bereko bi muxuka ari dira eta alaba harrituta begiratu ditu.
egun horretan bertan, Donostian gai, lesbiana eta transensualen eguna ospatzen zen Donostia. gaia bere hortan jarri beharrean, ume bat sartu nuen gaiean. Elementu horrek, gaiari kantatzeko garaian lagungarria eta gertukoagoa, errexagoa egingo zitzaiolakoan
6. Maialenek atzekoei
Gizon proba egin zen aurrekoan hemen. Eta atzeko hauek gizon proban jarduteko asmoa izan zuten baina zuk, probako entrenatzaile, hautatzaileak eta hauen ama, ezezkoa esan zenien… orain, arrazoiak emateko garaia da.
Gizon proba antolatu dute festetan Igeldon eta gai hori abiapuntutzat erabili dut ondorengo hau jartzeko. Ariketa klase honek ondo funtzionatzen du, baina gaia ere ona izan behar du. Asmatu zen.
7. Lizaso – Irazu
Orain 45 urte Iruntxinberri eta Txantxo izeneko bik apustua egin zuten Antiguatik Igeldora ea nor azkarrago… bueno ba denak uste duzue hilda daudela baina ez, bizirik daude… hori bai, 80 urtetik gora dute biak. Ta herritarak, bestela ere etorri zaizkizue eta garai hartan bezela, apustua egingo ote duzuen berriz… eta zuek erabakitzeko zein apostu mota egin.
Igeldoko beste historia bat erabili nuen gai baten abiapuntu. Banekien Iruntxinberri eta Txatxoren berri ez zutela bertsolariak izango, baina gaia planteatu zen moduan, ez zuten jakin behar ere. Herrian oso presente egon daitezkeen gaiak, bertsotara ekartzeko modurik onena da hau. Herriko gaia, gaiaren abiapuntu modura erabiltzea
8. Igor- Maialen
Maitasun histori baten berri emango dizuet. Toka eta txapan arteko harremana… egun osoan txapa hor ari zaizu ikutu nahiean baina ez duzu sekula lortzen…
Toka txapelketa jokatu zen Igeldon, eta aitzakia zen halako maitasun histori berezi-raro bat sortzeko... uste nuen, nahikoa insinuatzen zuela gaiak. Toka eta txapa, elkar ikutu ezina, elkar jo nahi ta ezin...
9. Denak
Igeldon, berbenaren ostean “Juego del pañuelito!!” zegoenez, bertsotara ekarriko dugu. Bi taldetan banatu, Sebastián eta Jexux Mari, Maialen eta Igorren kontra. Talde bakoitzeko bertsolari bat pareak ditu eta besteak inpareak. Puntuetan zenbaki bat egongo da eta zenbaki hori, parea edo inparea den antzeman eta puntua erantzutera jo beharko du beste taldekoari aurreratuz. Puntu gehien erantzuten duena txapeldun.
jai egitarauan, saioko egunean bertan zegoen jokoa hartu nuen esperimenturako ariketa moduan. El pañuelito jokoa aztertu, bertsotara nola ekarri pentsatu eta proba egin. Oso ondo irten zen, desmadre puntu bat baina udako saioek halakotik behar dute pixkat. Bertsolariak ondo pasa zuten, detaile genial batzuk izan ziren tartean. saioa altxatzeko ariketa berezi egoki bat, neurrian erabili beharko dena noski!
Hiru uda heltzea/ jendearen nahia.
Erreala ez dela / bost igoko gora!
Alonsok sartuko du / igandean gol bi
Gora Igeldo libre / berrogeitazortzi
Sexu postura ona / sesentainuebe
8ko txiki batek / zenbat rima ditu
Hemengo krosak ditu / kilometrok zazpi
16 da zeraren / neurri estandarra
ehun ta hamabira deitu / larrialdietan
10. Lizaso – Igor
eskolako ordularia konpondu zuten orain gutxi baina kanpaikadak ez ditu ematen… zu, konpontzera etorri zaren langilea zara… baina oraindik ezin duzu konpondu. Egun batean aldamioa jartzera etorri eta hurrengo egunean dena eroria dago, eta ez zera oraindik gora iritsi… konturatu zara beste hau dela botatzen duena.
Eta eguneko bitxikeria gertatu zen gai honekin. Berez, gaiaren oinarria (ordularia eta kanpaiana egia da, HItzatik atera nuen berria). Kontua da, gaia jarri eta bertsotan hastekoak zirenean, kanpaiak jo zuela. (Bitxia izan zen, kanpaiak ez zuen ez 7:00etan jo, ez 7:30etan, ez 8:00etan... kasualidade handi xamarra izan zen, gaia jarri eta berehala jotzea, 8:24etan... ez du gaizki pentsatu nahi baina ez dut aukera handirik)
Bertsolariak zer egin ez zekitela geratu ziren, beste gai bat jartzea zen onena baina ordezko nituenak ez ninduten konbenzitzen eta kanpaikada ahaztu eta gaiari heltzeko eskatu nien. Gaiez aldatzea edo gertatutakoa gaira ekarri eta eraldatzea izango zen onena. Ez nuen asmatu!!
11. Irazu – Maialen
Hondartzara joan da Maialen eguraldi ona izan den egunetan. Kontua da, arratsaldeko 5etarako hondartzatik irten behar izan duela galerna harriskuaren berria ematen zutelako. Baina ez zen sekula galernarik… eta errua, Igeldoko eguraldi behatokiko arduradunak du, Irazuk.
Igeldon dago meteorologia zentro bat eta bertatik Donostian izango den eguraldi eta galerna harriskuaren berri ematen da. Hori erabili nuen gaiaren oinarri gisara.
12. Puntutan librean
13. agurrak
Bertsolari on batzuk entzun ziren, bertso on batzuk ere joan ziren tarteka... baina taldekako bi ariketak eta eguneko bitxikeriak, saioa berezi bihurtu zuten. Akaso, urrengorako ariketa berezi hori saio bukaerarako uztea izango da onena. Lehen aldia zen proban jartzen nuena eta ez nuen bukaerarako utzi nahi, nahiago nuen puntutan bukatu gai edo ariketa honekin baino. Banekien emaitza ona izango zala, baina oso gaizki irten zitekeen... eta ez harriskatzeko, tarteko taldeko ariketa bezela jarri nuen. Orokorrean, jendea gustora geratu zela uste dut!