Plazan
Bertsolariak: Andoni Egaña, Xebastian Lizaso, Xabi Paya, Iñaki Iturriotz eta Iratxe Ibarra
Gai-jartzailea: Unai Elizasu
Lehen aldia da Otxandioko festetan halako formatoko jaialdia antolatu dela. Antolatzailea gogotxu eta plaza ederra suertatu da. Jendez betea eta giro ona sortu da. Saioa ondo joan da, bere goralditxoekin. Herria pozik geratu da eta datorren urtean berriz egiteko aitzakiarik ez dago. Udako plaza berri eta eder bat izango da Otxandio
1.agurrak
2.denak
Opor garaia izanik ere notiziak ez dira bukatzen eta kazetariek bi notizi klaseren inguruan egiten dute lan. Berri batzuk larritu egiten gaituzte eta besteak berriz harritu, harri azpitik ateratakoak diruditelako. Lehen bertsoan, gehien larritu dizuen berria esan eta bigarrenean, gehien harritu zaituena
3.Iratxe Xabi
Hitz bat esango dizuet eta badakit bioi, hitz hori esan eta tripak nahastu egiten zaizkizuela… bizkaiko txapelketa!
4.Iñaki Andoni
Festetan neska bera ezagutu eta maitemindu egin zarete berarekin. Maider Undarekin. Baina bere inguruko bi berri jaso dituzue eta Andoniri berri batek kezkatu egin du eta Iñakiri bestea. Andoni jakin du Pekineko olinpiadetara doala eta lucha libre dela egiten duena eta horrek kezkatu du Andoni; Iñaki berriz enteratu da artzaia dela eta gaztagintzan dabilela eta horrek kezkatu du.
Maider Unda Olaeta auzoko neska bat da, Otxandio ondoko auzoa da. Bere inguruko berri gehiago ikusteko, ikusi hemen
5.Lizaso Xabi
Orain hilabete, bertan auzolanean herriaren garbiketa egiteko. Denek aizturra eta pala eraman behar izan zuten eta gero mokadu bat izan zen denentzako. Datorren astean, gauza bera egiteko asmoa dago. Baina, zuek orain dudak dituzue berriz ere joan edo ez.
gai hau sortzeko iturria hemen
6.Iratxe
Felipe Arrese Beitiaren bertso bat irakurriko dizut eta hauxe izango duzu gaia:
Euskaldun jaio nintzan
euskalduna hazi,
Euskara hutsik, amak
eustan irakatsi,
Euskara maite maite
zabiltze neugaz beti,
Euskara hil ezkero
ez dot gura bizi!
Felipe Arrese Beitia Otxandiokoa zen eta bere aipamena egitea derrigorrezkoa zen. Gainera Otxandion euskararen ezagutza oso handia izan arren, erabilera ez omen dago maila berean eta bere bertso horrek zentzua zuen. Ikusi honen inguruko berri gehiago hemen
7. denak andoniri
Ekainaren 13an zuregana etorri ziren hauek danak, San Antonio… eta denei eman zenien nahi zuten hori… baina orain kexuka datozkizu, reklamazioekin. Haien reklamazioei erantzun beharko diezu
Otxandiotik gertu dago Urkiola eta leku egokia zen aipamena egiteko.
8.Iñaki Lizaso
Bikotea zarete eta egunero hondartzara joaten zarete. Kontua da, aste hontan Sebastianek egunero hartu duela "japonesek" eskaintzen duten masaje hori. Bikotea, Iñaki hasarretzen hasi zaizu
9.Iratxe Andoni
Iratxe bi urte damaki triste. gaur bi urte baitira senarra kartzelan duela eta denbora hontan Andoni izan da egunero laguntzera, konpainia egitera etorri zaizuna. Isabel Pantoja da Iratxe…
Egun horretan bertan notizi horren berri jakin nuen. Imaginatzen nuen jende zaharra egongo zela plazan eta halako jendearen oso gustokoa izaten da Pantoja eta halakoen aipamena. Gaia formulatzeko moduak ez zuen zertan haien berri jakin behar baina aipamen hutsak harrera ona izango zuela imaginatzen nuen.
10.Xabi (andoni botillero)
Koikili zara bertakoa eta Atletiken jokatzen duena… zein asmo dituzu aurtengo denboraldirako?
Ariketa berri eta berezia. saio ostean pelota partidua zela aitzakia hartuta. Kontua zen, gaia jarri eta andonik, botillero paperean zer egin behar zuen esan behar ziola Xabiri. Hitzez egin zuen. Lehen bertsoa kantatu eta andonik berriz beste konseju bat eman zion. Bigarrena kantatu eta hirugarren bertsoaren aurretik azkenekoz hitz egin zuen konsejua emateko. Saioa polita irten zen, bitxia eta efektiboa.
11. Sebastiani.Iñaki Iratxe
Bihar tortilla lehiaketa dago Otxandion. Eta herritarrak zerbait berezia egin nahi dutenez, zuek etorri zarete konseju ematera, Argiñano (Lizaso), Arzak (Iratxe) eta Berasategi (Iñaki).
Jai egitaraua beti izaten da bertsotako gaiak sortzeko aitzakia eta halaxe sortu nuen hau ere. Ikusi egitaraua hemen
12. denak
Puntutan librean
13. agurrak