Donostia, 2008-07-19

Portua, karmengo jaiak. 22:30
Bertsolariak: Xabier Silbeira, Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Ibai Esoain, Xabier Sukia eta Ministro Gai-jartzailea: Unai Elizasu

Lehen aldia izan da jaialdi formatoko saio bat egin dala. Saioaren planteamendua ere berezia egin da, Silbeirak jurado lana egin du (telebistako Risto delakoaren paper antzekoa). Beraz, bertsoaldi bakoitzaren ostean berak balorazio egiten zuen. Horren saioari bixitasuna eman dio. Ondo joan da saioa. Silbeirari emandako lanagatik, saioa luzatu egin da. Pare bat gai kenduta hobeto gera zitekeen.

1.agurrak
2.denak (silbeira ezik)
Karramarroa da festetako ikurra eta bera aitzakia hartuta hauxe gaia. Lehen bertsoan esan zer den atzera doana baina aurrera joan beharko lukeeena; eta bigarren bertsoan zern den aurrera doana baina atzera joan beharko lukeeena

3. Sukia eta Uxue
Donostiaz maiteminduta zaudete biak. Beti topo egiten duzue donostian larunbatetan ordu berean. Arratseko 9etan. Xabi etxera bidean ipintzen da ordu horretan eta uxue berriz orduan iristen da donostiara.

4. Amaia eta Ibai
Bikotea zarete Ibai eta Amaia. Etxe berrian sartu berriak zarete eta lanik gabe geratu da Ibai. Baina Karmengo jaiak direla eta arrantzako barku batean arrantzale baten bila dabiltzana entzun du Ibaiek. Lanpostu ona, diruz ondo... ta lanean hasi nahi duela esan dizu.

5. Ministro eta Sukia
atzo egun batez, 1936an zerbait gertatu zen. Jendean ba ote daki zer? Altxamendua izan zen eta 350 bat donostiar fusilatu zituzten faxista espainiarrek... hala ere, kontua da, hemen dauden gazteek ez dakitela ezer.

6. Uxue
tamalez, halako berriak ez dira berehalaxe bukatze. atzo gauean bertan, Bulebarrean neska bat erasotu zuten, Gizona neskaren hankartea ikutu zuen. Atxilotu egin zuten...

7. Jolasa
Kukaña. Errimak jarriko ditu Silbeirak, zailak eta ea kapazak diren bukaeraraino iristeko... ahalik eta zentzuzkoenak egin behar dituzte bertsoak...

8. Sukia eta Ibai
bi postontzi postontziak zarete... egunotan denen barrura orri bat sartu da, galdeketa baten orria... baina kontua da, jakin nahiko nukeela zer den egitan zuen barruan jaso nahiko zenuketen hori

9. Amaia eta Ministro
Portuan, Grosen, Amaran, Añorgan, Marrutxipin.. donostiako auzo guzti hauetan dira aste hontan jaiak... eta orain eztabaidan zaudete... ona ote den hori.. aldi berean denak egitea edo ez ote den hobea garai ezberdinetan biltzea... aldi berean egitearen alde onak amaiak eta garai ezberdinetan egitearen alde onak

10. Silbeirak atzekoei
Jurado bezela dexente falta zaie hauei hobetzeko, zure mailara iristeko eta zuk eman beharko zenizkioke pistak hobetzeko... edo behintzat, zer duten hobetzeko edo txarra duten hori disimulatzeko esan behar zaie

11. Ibai eta Ministro.
Ibai haserre dago haritz antolatzailearekin. Bera da zaharrena eta denak haur, gazte... harekin ez dira oroitu... ta orain du garaia zerbait esateko

12. Uxue eta Amaia
Gaurko gaua "gau gorria" izendatu du Gehituk. Eta horren harira festa antolatu ere. Festaren barruan, muxu lekua antolatu dute. Bertan elkartasun muxuak emango direlarik. Zuek, ideia honekin konzienziatuak zaudetenez, animatu zarete elkartasun muxuak ematera... eta atzeko hauek etorri zaizkizue muxuak ematera... ze sentsazio?

12. mutilak puntutan
13. agurra