Plaza, 22:30
Bertsolariak: Andoni Egaña, Xebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Maialen Lujabio eta Sustrai Kolina
Gai-jartzailea: Unai Elizasu
1. agurrak
2. denak
Santioko festak mantentzea lortu dira hala ere, bi bertsotan esan. Bizitzan edo herri honetan zer da egiz mantendu beharko dena; eta bigarrenean, zuek zer mantenduko nahiko zenukete ikuspegi pertsonaletik.
3. Maialen Peña
Txirrita eta Bilintxa zarete. Zerutik ari zarete egungo bertsolarien ibilerak.
4. Lizaso Sustrai
Esperantza zarete zuek biok. Ez dakizue euskal herrian egotea merezi duen edo ez.
5. Maialen Andoni
Supermerkatuan zaudeten senar emazteak. Baina arazo bat dago, Andonik karroan sartu dituen guztiak Maialenek utzi egin ditu.
6. Peña
telefono dei bat jaso zenuen orain gutxi. Peña, Santiotik deitzen diat, eta aurten ez ziok festik...
7. andonik atzekoei
atzeko hauen telefonoak pintxatu zenituen andoni. Orain bertan entzundakoa botatzeko aukera duzu. Eta atzekoek ba egindako hori arrazoitu beharko dute...
8. Maialen Lizaso
gaur ezagutu duzue elkar. Pote bat hartu, beste bat, hitz egin... bueno zerbait sentitzen hasi zarete. kontua da Maialenen izena "mantis relijiosa" dela. Eta jendeak jakin dezan, "mantis relijiosak" larrutan egin ondoren harra jan egiten du.
9. Sustrai Andoni
Sustrai Aizperro zara, Orioko prestatzailea. Ze asmo dituzuen denboraldi honi begira esan. Eta horretarako, Andoni izango da zure botilleroa. Berak zer kantatu esango dizu eta zuk ba berari kasu eginez bertsoa osatu.
10. Atzekoek Maialenei
Portuko tabernan dagoen kutxa zara Maialen, diru laguntzak emateko jarri dena. aurtengo eta datozen urteetako festak antolatu ahal izateko. Atzekoa hauek kutxan zer eta zergatik sartuko duten esango dute, eta gero Kutxak eman dezala sartutakoaren iritzia.
11. Andoni Lizaso Sustrai Peña
Santiok urteetan izan du erromerian atsedenean estriptisa. Aurten aurrekonturik ez dagoenez eta zuek hemen zaudetenez....
12. agurrak