Victoria Eugenia antzokia. 22:00
Bertsolaria: Andoni Egaña, Maialen Lujabio, Jon Maia eta Amets Arzallus
Gai-jartzailea: Unai Elizasu
Musikoak: Bixente Martinez, Julen Izarra, Asier Ituarte, Jon Piris, Hasier Oleaga
Ikusi emanaldia hemen
1. Agurrak. A capela
2. AMETS ETA JON.
Kofradian egiten duzue lan. Hilabeteak daramazkizue, bileraz bilera, arrantza eta arrantzaleen egoera hobetzeko borrokan. Orain portuan zaudete barkuen zain.
Gaur ere ez duzue berri onik.
3. ANDONI eta MAIALEN
Bikotea zarete, nota bat zegoen zuen semearen gelan. Aitatxo amatxo lagun batekin ari naiz ikasten, ez sartu mesedez!
4. AMETS Irlandesa
Amets iada etzera berdina. Lehen ni esaten zenuena orain gu da...
5. JON eta ANDONI Kantua gai izango da
"zenbat gera" kantua
6. MAIALEN
Kontxa zara maialen, donostiako badia... gaur lehen aldiz, emakumez osatutako 3 traineruk jokatu dute txapelketa
7. DENAK
Senideak zarete lauak. momentu onak izan dituzue, baina momentu onak ere galdu dituzue bide luze honetan … etorkizuna ederra badator ere, ezin da iragana ahaztu. 20 urte badira jaio zineten baserrira, jaiotetxera joan ez zaretela. Bertan zaudete orain, baserriko atarian exerita…
8. ANDONI
Andoni, bi aste dira etxeko telefonoa ixilik dagoela. Ez dizu inork deitzen…
9. MAIALEN eta AMETS doinua distorsionatua doa
doinuarekin bezelaxe, gurean gertatzen diren zenbait gauza ulertzen ere ez da errexa
10.JON
Gaur ere, aspaldian bezalaxe, ez dakit zein herriko saiotik berandu zatoz etxera. Etxean ixil ixilik sartu zara... danak lo daude. Egunak dira etxekoekin egon ez zarela
11.AMETS eta ANDONI
Bi mutil zahar zarete biak. Euskal herrian etorkizunik ez, eta hego ameriketako hondartza bazter bateko txiringotoan zaudete orain. Baina han ere, hemen bezelaxe, barran zaudete bakar bakarrik…
12.MAIALEN eta JON
librean
13. DENAK
agurrak