Leitza, 2008-08-13

Herriko plazan. 19:00etan.
Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Xabier Silbeira, Iker Zubeldia eta Miel Mari Elosegi "luze". Gai-jartzailea Unai Elizasu.

Plaza ederra zegoen. Udako saiorik ederrenetakoa dela esan liteke kasi, ia 400 entzule izango ziren. Saioa ondo irten zen, jendea oso gustora geratu zen. Udako saioa izanik, umoreak izan zuen pisurik handiena, eta Leitzako herrian gertatutakoak izan ziren gaien abiapuntu ere.


1. agurra
2. denak
Zezenak debekatzeko eztabaida bada leku askotan baina debeku hitza oinarri hartuta. Lehen bertsoan esan zuen ustez zer den debekatu beharrekoa eta bigarrenean jakin min bat badut, akaso sekretua izan liteke baina bueno, zer da zuen buruari debekatu diozuen hori, edo ez dut halakorik gehiago egingo...

3. Amets eta Luze
Festetan, elizako monagillo ofizialak jai hartzen dutelako, luze apaizangana joan zarete zara amets zure burua eskainiz... bulegoan duzu eta apaizak azterketatxoa pasa behar dizu...

4. Silbeira eta Iker
Bikotea zerate eta krisia dela eta zenbait gauza utzi behar dituzula erabaki duzue baina ez duzue bat egiten...

5. Maialen eta Andoni
Olinpiadak hasiak dira eta kontua da eta zuek biak arazo bat duzue. Ez zerate kiroletaz bate entereratzen, etxean beti pelota eta futbola izan da eta orain hainbeste kirol berezi ikusita, horien inguruan hasi zarete hizketan.

6. Amets
Barriola zara Amets, mikro hontatik Abel pesimistak kantatuko du eta beste honetatik abel optimistak...

7. Maialenek atzekoei
bart maialen, Ingurutxoa izan zen gaueko hiruetan... ligatzeko ingurutxoa zen.. eta atzeko hauek denekin dantzatu zenuen baina... dantzatu bai baina ligatu ez eta arrazoiak oin emateko aukera duzu... ta gero atzekoek erantzun dezatela.

8. Andoni eta Luze
Andoni aita eta Luze semea. Luzeren semea, Andoniren biloba, koxkortzen hasi da eta kirolean hasi da. Kontua da Aitak ahal duenetan frontoira eramaten duela. Andonik berriz, mendira aizkorarekin eramaten du.

9. Amets eta Silbeira
aurrekoan ezagutu zenuten elkar Leitzan eta elkarrekin pasa zenuten gaua ere. Atzorako zita egin zenuten ere, eta festa utzi eta mendira joatea erabaki zenuten... hara iritsi eta hara, izar hieskorrak zeuden. Amets ordu erditik gora darama zerura begira... zuri kasurik egin gabe xabier.

10. denak
Estetika denda ireki berri dute leitzan baina oraindik ez da inor etorri... bertako nagusiak doako baleak banatu dizkizue zuen artean. Orain zuek erabaki bale horiekin zer egitera joan zaitezketen edo bestela, ondoko lagunari eman diezaiokezua berak beste zerbait egin dezan.

11. Maialen eta Iker
Koadrilen eguneko herri kiroletan zuen koadrillak parte hartuko du. Baina zuek ez... hala ere, azken orduan lagun bat gehiago behar duela eta ea zuetako bat joango ote den. Inork ez du nahi eta ea nork ematen dituen argudio sinesgarriagoak...

12. Atzekoek andoniri
Monumentu bat badago Leitzan Lasarteri eskainitakoa... ba atzeko hauek ere, uste dute monumentu bat merezi dutela... ta orain bakoitzak esan dezala zer egin duen monumentu bat merezi ahal izateko, eta zuk Andoni esan arrazoi nahikoa den edo ez.

13. Puntutan denak (Andoni ezik)

14. Agurrak