Plaza, 23:00etan
Bertsolariak Andoni Egaña, Iker Zubeldia, Beñat Gaztelumendi eta Xabi Paya. Gai-jartzailea Unai Elizasu
Saioa berandu hasi zen arren, jende kopuru polita bildu zen plazan. Baina hotza da bertako plaza. Hotza tenperaturan batipat, hotzak zegoen jendea eta baita gu ere... tenperaturak eragina du bertso jardunean eta baita entzulearen erantzunean ere. Bestela, saioa ondo joan zela esan daiteke.
1. agurrak
2. denak
Herri txikietako festetan egiten diren parranden gauza onak bota lehen bertsoan eta bigarrenean berriz, gauza txarrak
3. Xabi eta Beñat
zuek biok, denbora gutxian eman duzue plaza batzuk egitetik plaza asko egitera... ta aldaketa horrek, zuen egunerokoan eragindu... denbora hontan ikusi dituzuen edo bizi dituzuen gauza berri horien inguruan hasi zarete hizketan.
4. Andoni eta Iker
bikotea zarete biak. Asko pentsatu ondoren, zakur bat erostea animatu zarete. Ikerrek, ehizerako zakur arraza nahi du, andonik berriz konpainiarako...
5. Beñat
Plaza askok ematen dute poza beñat, baina badakit zuri honek poz berezi bat ematen dizula...
6. Andonik atzekoei
atzeko gazte hauen zer izango zenukeen gustora... “ai nik banuke...”
7. Beñat eta Iker
Irailetik aurrera zerbitzu berria izango da albizturren. Haur eskola berria. Eta zuei esan dizuete bertara irakasle etortzeko... iker gogotxu dago baina beñat ez du bate.
8. Andoni eta Xabi
Krisi garaian omen gaude baina horrek ez dizue zuei hainbeste eragiten. Zuek aberatsak zarete, oso aberatsak gainera... zuenean asko ez du eragiten baina bueno, pixkat bai... zenbaiteraino eragiten dizue...
9. denak
zezen mekanikoan helburua da, jolasten ari den hori desentratzea... Xabik errima deszentratzaileak jarriko ditu eta zuek ea kapazak zareten zutik mantentzeko
10. xabi iker
Zuek biak albizturren buruhandiak zarete. Hori bai ohartzen zarete umeei beldurra eragin beharrean, farra eragiten dezuela...
11. denak puntutan
12. agurrak