Donostia, 2008-08-14

LEKUA: Easo plaza
Ordua: eguerdiko 12:30etan
Bertsolariak: Xebastian Lizaso, Joxe Agirre, Iratxe Ibarra eta Manex Mujika.
Gai-jartzailea: Inaxio Usarralde

1. Denak agurrak
2. Denak gai orokorra (bertso bat edo bi): Aurtengo udan hitz bat entzuten bada hori KRISIA da. Zuek zer, nabaritu duzue? Bada edo ez da KRISIRIK?

3. X. Lizaso eta J. Agirre. Entzun izan dugu pertsonon dohain handienetako bat hauxe izan beharko lukeela: Norbera bere kabuz moldatzeko gai izango ez denerako, egoera hori onartzen jakitea. Hortaz, zuei galdetu nahi nizueke egoera hori iristen denerako nola ari zareten prestatzen?

4. I. Ibarra eta M. Mujika. Pekingo Olinpiadak direla eta, Txinari buruz gauza ugari irakurri dugu, eta horrela jakin dugu, besteak beste, han giza eskubideak ez daudela behar lukeen moduan bermatuta: heriotza zigorra indarrean dago beste gauza askoren artean. Hari horretatik abiatuta, zuek biok Txinako ziega batean zaudeten bi preso zarete: hil arteko kartzela zigorra duzue biok ala biok. Horrela, zu Iratxe seko harrituta zaude, Manex ziegakideak egunero 8 orduz kirola egiten duela ikusita.

5. Denak: Oporretan asko eta askori entzuten zaion esaldi harrigarri horietako bat duzue hau: ez daukat ezertarako astirik!

6. Denak (2k atzekoei adibidez) Olinpiadak aipatu ditugunez, zatoz Joxe. Egin ezazu kontu Olinpiadak Euskal Herrian direla eta zu zaitugula selekzioaren hautatzaile. Atzean dituzu ia-ia seguru urrezko domina lortzeko hautatu dituzun hiru kirolari. Bakoitza zein kiroletan jarriko duzun jakitea falta zaigu…

7. X. Lizaso eta I. Ibarra. Iratxe, kabareterak bukatu du gaurko lana Donostiako diskoteka ezagun batean. Goizeko hirurak dira eta taxiari deitu diozu etxera joateko. Xebastian etorri zaizu bila bere taxiarekin, gauero bezala.

8. J. Agirre eta M .Mujika: Bihar, zaldi lasterketan, Urrezko kopa sonatua jokatuko da Zubietako hipodromoan. Hemen dituzue zuen aurrean biharko lasterketa hori irabazteko denen ahotan dabilen faboritoa, Joxe, eta inork inongo kinielatan aipatzen ez duen Manex zaldia.(Gaia ipini eta esertzearekin batera esan zidaten paperak alderantziz banatuta hobe izan zitekeela Joxeri begira.)

9. Hiru: Zuek Donostiako hiru hondartzen propaganda egin behar duzue: Xebastianek Ondarretakoa, Joxek Kontxakoa eta Manexek Zurriolako hondartzarena. Bakoitzak zein erakarmen duen azaldu ezazue pare bat bueltatan.

10. denak (puntutan)
12. denak (agurrak)