Emeterio Arrese plaza. 20:00etan
Bertsolariak: Andoni Egaña, Amaia Agirre, Xabi Paya eta Uxue Alberdi. Gai-jartzailea, Unai Elizasu
1. agurrak
2. danak
Gaur bukatu dira olinpiadak… baina lehen bertsoan esan behar didazue zer den zuen ustez, olinpiadak bezala bukatu beharko litzakeena… eta bigarrenean berriz zer den bukatu beharko ez litzakeena
3. Xabi eta Amaia
Xabi fernandez Ibarrakoa eta belan… ez da erreza ulertzen nola lehorreko bat itsasoko kirol batean den onenetakoa. Zuekin ere gauza beretxua pasa zen… euskaldun berri edo erdal herriko bat Xabi eta emakume bat Amaia askok ez dute ulertzen nola izan daitezken bertsolari onak
4. uxue eta Andoni
Ibarran bezelaxe beste herri askotan gertatzen da. eta eztabaida sortu da horren ondorioz, udan liburutegiak eta kultur etxeak itxi egiten dira. Eztabaida duzue biok
5. Xabi
Marijaia zara Xabi, bart zure festetan gazte batek sexu erasoa jaso du.
6. Amaiak atzekoei
Rebecca Romero, arrauna eta txirrinda. Atzekoak bertsoa orain baina lau urte barru zertan izan daitezkeen onak esango dizute eta zuk esan ea ondo dagoen edo ez…
7. Andoni eta Xabi
Gazte gara gazte eta ez gaude konforme. Ibarrako beste festa garrantzitsuenetako leloa, gazte festetan. Kontua da aita semeak, semeak ez zintuela aita gazte festetara joaten utzi… ta orain bartolotan zaudetela, elkarrekin irten zarete eta aita hor ari da bere gaztetasuna oraindik ere azaltzen
8. Amaia eta Uxue
Emakume dexente urteetan aritu dira zuen kirola olinpikoa izan dadin… zuek aurten Pekinen izan zarete eta domina irabazi ere. Baina ez zerate inon agertu, zuen arpegia ez… baina zuen gorputza, ipurdia leku guztietan agertu da… voley playa iten duzue
9. danak Puntuak. Al pañuelito jokora. atzekoak bi taldetan banatuak. talde bakoitzeko bat parea eta bestea inparea. Puntuetan dagoen zenbakiaren arabera, pareak edo inpareak altxatu beharko dira eta puntua erantzuteko borroka egin.
-Ibarra osatuta dau/hiru silabakin
-Ibarrako zubiak / 82 metro
-Ta 8 zentimetro / ibarran piperrak
-Hemengo batek dauka / zera hogeitabost
-Eta nork du gerria / hirurogeikoa
-Sexu postura ona / sesentainuebe
-Euskal herrikorako / falta da urte bat
-Txapela jantziko al du / iada lau ditunak
-Zenbat da 25 / bider 18
-PI zenbakia zer da / pare edo inpare
10. Xabi eta Uxue
Ostiralean elkar ezagutu eta gaua elkarrekin pasa zenuten, gau ero horietako bat. Atzo ere, kalean topatu zineten gau hasieran eta Xabik etxea libre duela eta ea berehala joatea proposatu dizu… Uxuek baietz baina orain ez, aurrena parranda egin nahi duela eta gero…
11. Andoniri atzekoek
reklamazioen kontua… kirolean badago baina bertsoan ez. Hala ere, kirolean reklamatzeko diru bat aurkeztu behar izaten da eta bertsoan dirua ez baina, bueno zeozer bai eskaini behar da reklamatu ahal izateko eta zuek esan orain zer jarriko ote zenuketen reklamatu nahi izate aldera.
12. Denak puntutan
13. Agurrak