Plazan, 19:00etan
Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Jexux Mari Irazu eta Aitor Mendiluze
Gai-jartzailea, Saroi Jauregi
1.- Agurrak
2.- Denak: aste honetan bertan bete dira 25 urte Euskal Herria urez estali zuten 83ko uholdeetatik. Aitor eta Jexux Mari ume-umeak izango zineten orduan, Xebastian eta Anjel Mari ez hainbeste. Nola gogoratzen dituzue egun haiek?
3.- Mendiluze eta Irazu: Bikotea zarete, eta ditxosozko krisia iritsi da zuen etxera ere. Gerrikoa estutzeko unea da, eta orain arte egiten zenituzten gauza batzuk ezingo dituzue egin aurrerantzean, baina, horretarako, ados jarri behar elkarrekin.
4.- Lizaso eta Peña: Lau urte pasa dituzue zuek dirua aurrezten olinpiadetara joateko. Hegazkineko txartelak erosi, hainbat kirol-proba ikusteko sarreren erreserba egin, eta han joan zarete Beijinera. Hara iritsitakoan jabetu zarete, ordea, takillan ez dagoela zuen sarreren arrastorik.
5.- Mendiluze: "Hegoaldeko jaiotza-tasa erdira jaitsi da 1975etik, eta Europako apalenetakoa da" (Asteazkeneko Berriako titularra).
6.- Irazuk atzekoei: Iraila inguratzen ari da, eta, urtero bezala, bateko eta besteko bildumak egiteko eskaintzak agertzen dira telebistako iragarkietan. Atzeko hirurak bildumazaleak dira, eta hirurak hasiko dira bildumaren bat egiten. Irazuk esango digu bakoitzak zer bilduma egingo duen.
7.- Lizaso eta Mendiluze: udako jaietan ohikoa izaten da hirietan su artifizialak botatzea, eta ziur nago Berrobitik ere hainbat lagun joaten direla Donostiara, Aste Nagusian, suak ikustera. Zu, Sebastian, su horietako bat zara; Aitor, berriz, Ilargia da. Jende asko dago Xebastiani Begira; Aitorri, berriz, ez dio inork begiratzen.
8.- Irazu eta Peña: Hondartzarako plana egin duzue gaur. Bartulo guztiak hartu, Donostiara joan, asko kostata aparkatu, eta halako batean iritsi zarete hondartzara. Toalla lurrean jarri orduko altxatu da galerna.
9.- Denak: lau senide zarete, eta orain dela gutxi hil zaizkizue gurasoak. Aspaldi joan zineten laurok jaiotetxetik, eta laurontzat geratu da orain baserria, zer egin erabaki ezinik zabiltzate.
10.- Lizaso eta Irazu: iturgina zara, Irazu, eta Lizasoren etxean ari zara lanean, komuna berritzen. Lanean hasi zinenetik, ez zaizu ondotik kendu Xebastian etxekoandrea, eta, manpara montatzen hasi zarenean, bañeran sartu da.
11.- Mendiluze eta Peña: puntutan librean
13.- Agurrak