Alkiza, 2008-09-05

Frontoia, 23:00etan
Bertsolariak: Xebastian Lizaso, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendi. Gai-jartzailea, Unai Elizasu


Klikatu irudian eta saioa ikusi.

Urteroko saioa da Alkizakoa. Frontoia betea eta haize giroa egon arren, jendea hadi. Alkizako "Oilategitik" aldizkaritik gai askorentzako abiapuntu izan dira, baita Tolosaldeko Hitza eta Alkizako web gunea ere. Modu horretan, gaiak gertuagoak bihurtzen dira, baina bertsolarientzat abiapuntua izanik bakarrik, herriko izan ez arren, inolako arazorik ez lukete bertsotarako.
Saio ondo joan da, eta azken ariketarekin, zentzu eta sona handia duen kontu bat aitzakia hartuta, goia ikutu zuen.

1. agurrak
2. denak
Uda bukatu eta denak lanera itzulerak estresatuta bizi omen dira… esan zuei egitan zer estresatzen zaituen… eta bigarrenean estresaren aurrean zein soluzio edo konponbide jartzen duzuen.

3. Aitor eta Irazu
Aitor apaiza eta Irazu monagilloa. Alkizako elizkizunak eman zituzten ekainean ETBtik eta orain, monagilloak apaizari proposatu dio ETBra joatea elizkizunak berriz eman ditzaten… aitor apaizak ez du oso garbi
Gaiaren abiapuntua egia da. ETBkoak Alkizako elizkizuna grabatu zuten ekainean. Bere hortan jarri beharrean, apaiza eta monagilloaren figura ekarri eta erosoagoa bihurtzen zaie gaia bertsolariei

4. Maialen eta Lizaso
Frontoiak 50 urte bete ditu eta Alkizako aldizkarian hor agertzen da, frontoia espainiar bandera eta gobernadoreak… imaginatu frontoi hontako bi pareta horiek zaretela… nola ikusten duzue dana.
Alkizako frontoiak 50 urte betetzen zituela ere halaxe da, eta argazki erakusketako irudi batek eman zidan abiapuntua. Frontoia espainiar banderez jantzita zegoen... paretaren paperean jarrita berriz, metaforatarako aukera emateaz gain, bertakoa izan gabe ere errez erantzuteko gaia zen.

5. Andoni eta Beñat
%85ak sakeleko telefonoa du euskal herrian, eta andoni da erabiltzen ez duen apurretako bat. Beñatek Vodafonen egiten du lan komertzial bezela eta aurten Alkizan antena jarri dunez, Andoniri mugikorra saltzen ahaleginduko da, telefonoaren alde onak eta esanez…
Bi notizien lotura da gai hau. mugikorraren erabilpenaren estatistika eta Vodafonek antena jarri izanarena. Andonik telefonorik ez duela egia dela baliatuz, ba guztia ondo lotuz sortutako gaia

6. Aitor
Gizarteratzeko arazoak sortzen dituen gazteez osatutako ontzi bat ibili da itsasoa hilebeteetan gazte hauek laguntzeko asmoz. Aitor, zuk ere halako seme bat duzu eta ez dakizu datorren urterako ekimen honetan bere izena eman edo ez.
Egun horietan kontu hau zebilen komunikabideetan. Hala ere, gaia errexagoa bihurtzeko, Aitorren seme bat sortzen da, eta Aitorrek asko jakin gabe ekimenaz, itsasoa eta bere semea dela jakinda, erosoagoa egingo zitzaiolakoan.

7. Beñatek atzekoei
Atzeko zahar hauek, beti konseju emanez ibiltzen dira baina bada garaia, zuk eskatzeko interesatzen zaizun horrena. Atzekoek erantzun dezatela gero .

8. Andoni eta Maialen
Irailaren bigarren igandea, Donostiako bahia, eguerdiko ordu batak. Biak zaudete "ciudad de san sebastian " ontzian. Biok irabazi duzue kontxako bandera. Maialenek nesketa eta Andonik mutilena
Kontxako estropadak pil pilean dauden garaia da. Estropadetaz asko jakin gabe ere, gaia estropadetatik haratagoko gai bat zuen bere gain. Emakume eta gizonaren arteko hizketa. Erosoagoa eta sinesgarriagoa izango delakoan ipini nuen horrela.

9. Lizaso Irazu Beñat
Hirurok zaudete triste, oso penatuta… inork ez du hemen sinisten baina hala da eta orain kontatzeko garaia duzue… Xebastianek bere adinari dagokion penak kontatuko ditu, Irazuk bere adinari dagokionak eta Beñatek bereak,… ea nor konbenzitzen dizuen gehien.

10. denak
Ez dizuet mihia ateratzeko eskatuko baina badakit zuetako batzuk mihi urdina duzuela. Eroak zaudetela alegia. Orain hemen sinistarazi behar diguzue eroak ez zaudetela, edo bestela ondoko laguna dela eroa dagoela esan.

11. Aitor eta Andoni
Alkizako jubilatuak aurreko urtean denak errioxara joan ziren bodega batera. Aurten udalak ez du antolatu eta zuek biak, ALkizako bi jubilatuak udalera zoazte kontu eske.
Alkizako jubilatuak aurreko urtean halako eskurtsio bat egin zutela egia zen. Beraz, abiapuntutzat erabili besterik ez nuen gaia nik nahi nuen terrenora ekartzeko

13. Denak maialeni
Gaur hemen ez dagoen lagun bat, urtero oholtzan egoten den bati behin gertatutakoaren ingurua hitz egin izan dugu baina sekula ez plaza aurrean. Nori okurritzen zaio frontoi hontako bazter batean emandako muxua horrenbeste famatzea, eta gainera erromantikoa dela esatea. Zuek ez diozue sekula erromantizismorik topatu horri, beraz orain zuentzako nola litzakeen muxu erromantiko bat kontatu eta Maialenek esan dezala erromantikotik ba ote duen eze.
Anjel Mari Peñagarikano zen bertan falta zena, urtero bertan kantuan dagoen bat izaki, eta Alkizan kantatutako bertso ezagun horiek abiapuntu erabiliz, egindako jolasa. Denek ulertzen eta bazekite muxu horren berri, beraz oso gertukoa zen bai entzule eta bai bertsolarientzat.

Ikusi gai hontako saioko irudiak hemen , bertsoa.com web guneko irudiak dira

14. agurrak