2008-06-26 Asteasu
Bertsolariak: Joxe Agirre, Amaia Agirre, Jon Maia, Iker Zubeldia, Xebastian Lizaso, Jexux Mari Irazu. Gai-jartzailea Saroi Jauregi
1.- Denak. Agurrak
2.- Denak
Sanjoanak pasatu berri dira, eta Euskal Herriko herri eta auzo askotan egin dute sua. Horrelakoetan aprobetxatzen dute askok gustuko ez dituzten gauzak sutara botatzeko. Zer erreko zenukete zuek sutan?
3.- Lizaso-Irazu
Sanpedroak ospatzen dituzte Asteasun, eta San Pedro bera daukagu gaur hemen: Xebastian. Irazuren bizitzaren errepasoa egitera etorri da zeruan sartzeko aukerarik ikusten ote dion aztertzeko.
4.- Zubeldia-Amaia Agirre
Sekulako ezustekoa jaso duzu gaur, Amaia. Lore-sorta eder batekin etorri zaizu Iker saiora, gaur urtebete egin omen zenuten-eta lehen saioa elkarrekin.
5.- Joxe Agirre-Maia
Aurtengo uda hondartzan igaroko omen luke gustura Joxek, Jon, eta etxe-trukea egitea proposatu dizu. Zumaian zure etxean igaro nahi du berak uda, eta Azpeitiko Oranda baserrian igarotzea eskaini dizu zuri. Ez dakit familiak ere trukatuko dituzuen, edo bakoitza berearekin joango den.
6.- Irazu
Azken egunotan kanpaina bat jarri du abian Eusko Jaurlaritzak komunikabideetan. “Pixka bat es mucho” da kanpainaren lelo nagusia. Benetan “mucho” al da “pixka bat”?
7.- Denak
Amaiari lana gogotik eginarazi behar diozue orain. Puntua jarriz nahi duzuena galdetu edo esateko aukera emango dizuet. Eta berak erantzun beharko die banan-banan zuek jarritako puntuei.
8.- Lizaso-Joxe Agirre
Adineko bikote asteasuar bat zarete. Gaztetan bezala, erromerira atera zarete dantzara, eta konturatu zarete plazan bakarrik zaudetela; herriko gazteak albotik begira daude.
9.- Irazu-Zubeldia
Zubeldiak tiropitxonean botatako pelutxea da Irazu. Bota duenetik ez du askatu pelutxea; hor dabilki tabernaz taberna besoetan hartuta.
10.- Lizaso-Irazu-Joxe Agirre-Zubeldia-Amaia Agirre
10.1. Zuen lagun-koadrilan urteak daramatzazue astero-astero itsuen loteria erosten. Aste honetan, milioi mordoa tokatu zaizue, eta dagoeneko hasi zarete amesten diru horrekin zer egin duzuen.
10.2. Arazo txiki bat dago. Seigarren lagun bat ere bada zuen koadrilan, aste honetako dezimoa gorde duena, hain zuzen, Jon Maia. Eta ez da inon ageri.
10.3. Bueno, Jon, esaiguzu non zabiltzan eta zer gertatu den loteria-dezimo horrekin.
Lehendabizi, Lizaso, Irazu, Joxe Agirre, Zubeldia eta Amaia Agirre jarri nituen kantuan 10.1 gaia jarrita. Buelta pare bat egin zituztenean, 10.2 proposatu nien, eta, bukatu zutenean, Jon altxatu zen eta 10.3 gaia jarri nion.
11.- Zubeldia-Joxe Agirre
Bikote ezkonberria zarete. Kuban igaro duzue eztei-bidaia, eta iritsi da etxera itzultzeko garaia. Arazo bat dago, ordea: over-booking-a dela eta, hegazkinean ez dago biontzako tokirik, eta biotako batek han geratu beharko du.
12.- Lizaso-Irazu-Amaia Agirre-Maia
Puntuan librean
13.- Denak. Agurrak