Frontoian, 23.00etan
Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia. Gai-jartzailea, Unai Elizasu
Bertsoa.com-i esker, ikusi saioa hemen
1. agurrak
2. denak
aizarnazabalgo tanborradak aurten 10 urte beteko ditu. Hasierako ilusioa berezia izango zen eta jakin nahiko nuke, orain 10 urte zein zen zuek zenuten ilusioa... eta 10 urte barru zer ilusio izan nahi duzuen ere esaiguzue
3. Maialen – Andoni
Aizarnazabalgo udal korporazioan ibili zarete azken urteetan. Baina ilegalizazioa dela eta hortik kanpo egongo zarete. Egoera gogorra den arren, gogorren zuen seme alabei egiten die, 10 urteko semeak dira eta oso pozik eta harro zeuden herriko nagusiak zaretelako. Egungo egoera kontau beharrean zaudete biak.
4. Iker – Lizaso
Aizarnazabalgo gazte dexenteren eztabaida izan dute eta zuek ere izan duzue. Aukeran izan duzue eta eztabaida ere. Lizasok, aukeran nahiago du egunezko parranda egitea, eta ikerrek gauekoa.
5. Maialen
Bertso eskolaren izena adiskide da eta bi mikrotako lana jarriko dizut. Azken batean adiskide asko ditu baina lagunak gutxi. Mikro batetik lagunei esaten diezuna esan eta bestetik, lagunei esandakoa.
6. Andonik atzekoei
Andoni, Aizarnzabalen ekimen berezi eta bakarrenetakoa dute. Odol emale elkartea eta urtean, ia herri osoa dator odoloa ateratzea 3tan. edo atzeko hauen odola da balio ez duna eta orain ba arrazoiak eman behar dituzu...
7. Lizaso – Maialen
aitona biloba. Aurreko asteburuan, baserritarrez jantzita ibili zen biloba festetan eta gaur, ikastolarako esnatu dela, aitonak mimo handiz prestatu dizula baserritar jantzita ikastolara joateko.
8. Andoni – Iker
Baserritarrez jantzitakoak beti gustatu izan zaizue gehiago... ta gaur ere, bat jo duzue begiz eta biak zaudete hari begira lerdea dariola...
9. Denak
Kotxea konpartitzen duzue zuek “autoan elkarrekin” ekimenaren barruan... aste bete damakizue ekimen honen bitartez Donostiarako bidean kotxea konpartitzen... eta iadanik nazka-nazka eginda zaudete.
10. Iker – Maialen
Jose mari larrañaga “ txortena” Aizarnazabalgo apaiza da. Pelotari izan nahi zuen bere garaian eta orain damu da. Maialenek apaiza izatearen onurak zeintzuk diren esango dio, eta Ikerrek pelotaria ez izatearen onurak damu hori ahaztu dezan.
11. Lizaso- Andoni
San Migel zarete biak. Bata san migel santua eta bestea san migel zerbeza. Gaur lehen aldiz zaudete parez pare, biak zarete oso maitatuak baina bion artean badezua halako zeozer...
12. denak
librean puntutan
13. agurrak