Irura, 2008-09-27

Irurako plazan, 20:00etan.
Jexux Mari Irazu, Sustrai Kolina, Maialen Lujanbio eta Xabi Paya. Gai-jartzailea, Unai Elizasu

1. agurrak
2. denak
Irurako azken uneko notiziarik eta berririk garrantzitsuena ez dakit jakingo duzuen zein den... semaforoa jarri dute kale nagusian. Bakoitzari 2 bertso eskatuko dizkizuet. Lehen bertsoan, bizitzan, herria zuek erabaki zein esparruetan baina noiz beharko luke semaforoa gorri eta noiz berde.

3. maialen – xabi
Garbitoki publikoa bada herri askotan eta Iruran ere. Ama semeak zarete. Ama garai batean hantxe garbitzen zituen erropak. Semeak labadoratik erropa atera duenean, amak halaxe esan dio. “Garbitokian hobeto garbituko nizuke!!”

4. Irazu – sustrai
Herriko apaiza etorri zaigu saio aurretik esanez: mesedez, eliza atarian berdekeririk, sexurik eta halako gairik ez ateratzeko. Irazuk errespetuz kasu egin nahi dio. Sustraiek ez.

5. Maialen
Euskara zara. Datorren astean, zure aldeko festa handi bat antolatuko da Iruran.

6. Sustraiek atzekoei
Kilometroetan boluntarioak behar direla eta, atzeko hauek etorri dira. Orain zertan arituko diren esan behar diezu.. eta zuek esan ea zer iruditu.

7. irazu – xabi
Bihar Tolosan bada apustu handi bat. Atzeko hauek ere apustu handi bat egin dute eta zuek erabakiko duzue zer jarri jokoan...

8. maialen – sustrai
Koadrilla berekoak zarete biok. Urteetan San Migel bezpera ospatu izan duzue. Berdin asteburu eta berdin asteegun. Asteeguna zenean ere, lanean jai eskatu izan duzuen urteetan. Aurten berriz, astelehena izanik, Maialenek lanean jairik hartuko ez duela esan du, eta Sustraiek jai hartuko du beti bezalaxe.

9. Denak
Lance Amtrong itzuliko omen da txirrindan ibiltzea... ta txirrindulari asko orain ikaratuta daude, batzuk zentzu gabeko ikara baina denak ikaratuak. Zuek nor edo zer itzulita ikaratuko zinatekete.

10. maialen – irazu
Bikoteen bazkaria da bihar. Oharra: zaintza-zerbitzua egongo da ludotekan 2/9 urteko haurrentzat gurasoak bazkarira joan ahal izateko.
zuek bikotea zarete eta utzi duzue semean lehen aldiz, eta biak gaur parrandarako egun ona izango zela uste baina biak zaudete mahaian orduari begira, kezkatuta...

11. sustrai – xabi
Koadrilakoa. Aurreko asteburuan kriston parranda egin nahi zenuen Iruran bertan baina ez... ta kontua da sustraiek xabiren erruz dela esaten du eta xabik berriz sustraiengatik.

12. denak
Puntutan egingo duzue Sustrai, Maialen eta Jexux Mari. Hori bai, Xabik jarriko dizkizue errimak, oinak.

13. agurrak