LUHUSO
8ko Handia
1. 1 eta 2 ainitz urtez lankideak izan zirezte. Gaurtik aitzina 2 lantegiaren burua hartzen duzu.
2. Jendeak badu gezurra erraiteko ahala. Zu 3 noizbehinka gezurra erraitearen aldekoa zara. 4 sekula ez duzu gezurrik erraten.
3. 5 eta 6 abokatak zirezte. Kasu hau duzue esku artean: presondegitik atera den aldi guziz emazte gazteak bortxatu eta hil dituen gizonarena. Kasua aztertzen ari zirezte.
8ko Txikia
1. 2 eta 3 senar emazteak zirezte, 2 emaztea eta 3 senarra. Gaur ezkondu zirezte eta lehen gaua elgarrekin pasa behar duzue. 3 senarra galtzerdiak kendu gabe oheratu zira.
2. 1 oto bat ebatsi duzu. Abiatu eta ohartu zira 6 haurra otoaren barnean zela.
3. Bi gazte zirezte. Zuk 4 gaua duzu maite. 5k aldiz eguna.
10ko Txikia
1.3 eta 6 besta batean elgar ezagutu eta gau guzia elgarrekin pasa duzuen bi mutil zirezte. Goizaldera zerbait duzue elkarri erraiteko.
2. 1 eta 4 biak hegazkin berean zoazte elgarren ondoan. Zu 1 ainitz urtez herritik kanpo egon eta, etxera itzultzen zira. Zu, 4 haatik, etxetik bazoaz.
3. 2 eta 5 bi kantari famatu zirezte. 2 gaueko kontzertua erdi hutsa zen gelan eman duzu, 5 aldiz, bigarren data bat finkatu beharko duzu lehenera sobera jende etorri delako.
Kartzelako lana
Puntuak
Laborariak kexu / gaur lehen bezala
Ohean egoiteko / oren bat gehiago
bakarkako gaia:
Aspaldian ikusi ez zinuen argazki hori hartu duzu esku artean.