lehen kanporaketa. Garazi

GARAZIKO Kanporaketa 2008/10/18an

8ko Handia

1. Zu A burrasoa zira. B erakaslea. Gaur zure haurra, nigarrez etorri da Bk zartako bat eman dakola erranez. A Brengana joan zira.

2. Zuek senar emazteak zirezte. A emaztea eta B senarra lantegi berean egiten duzue lan. Gaur eztabaida latza duzue: Zuk B lantegian manatzen duzu baina etxean nork manatu behar du?

3. A eta B aita semeak zirezte. Zu A aita, Afrikatik orain dela 30 urte etorri zinen. Gaur B semeak Afrikara bizitzera joan nahi duela erran dauzu.

8ko Txikia

1.- A eta B erosketak egin eta etxerateko bidean elgar atxeman duzuen bi lagun zirezte. Ak oilasko eder bat eskuan, Bk bi erosi ditu prezio berean.

2.- A eta B senar emazteak zirezte. A senarra eta B emaztea. Gaur B emazteak, lotan zurrunga ez egiteko pastilak erosi dauzkizu.

3 Zu A, ileapaintzailea zira. Gaur B apez zaharra etorri zauzu modan orraztatzeko galdeginez.

10ko Txikia

1. A eta B bi marinel zirezte, GPSa hondatuta itsaso erdian noraezean. Porturat nola helduko zirezte?.

2. A duela 20 urte B ri etxe bat erosia dakozu viager edo bizirako. Egun B 90 urte ospatzen dituzu eta A gomitatu duzu etxera bazkaltzera horren ospatzeko.

3.- Zuek A eta B burraso gazteak zirezte. A mutikoa eta B emaztea. Zuen lehen haurra laster heldu da eta nola altxatuko duzuen ari zirezte pentsaketan.

Kartzela
Puntuak
Batetik hegoa ta / bestetik iparra
Itzuli ta itzuli / beti gurpil bera

Kartzelako bakarkako gaia:

Bizitzan, gauza hauek, gertakari hauek, beti besteei gertatzen zaizkiela pentsatu izan duzu. Gaur ordea, zuri gertatu zaizu.