Bertsolaria: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Haritz Casabal eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa". Gai-jartzailea, Unai Elizasu
Ikasle abertzaleaken 20. urte aurrena dela eta, Oreretako ikasleak "ikasle eguna" antolatu dute. Hasiera batean jaialdian gaiak jartzeko eskatu bazuten ere, azken orduan bazkal osteko saioa egin da. Errenteriko Xenpelar plazan den arkupetan izan zen bazkaria, haur-eskola da berez lekua. Honek, antolaketa eta jarrera zeharo aldatzea dakar. Gaiak, ia denak bazkalostean asmatu dira edo jaialdirako prestatutakoa, bazkalosteko girora egokituak.
Gazte jendea zenez, eta ondo pasatzea helburu izanik, lekua bera aprobetxatu zen bertsoen bidez jolastu eta gustora pasatzeko.
1. Agur pare bat librean
2. denentzako
20 urte bete ditu IA eta zuek ere adin media hori duzue. Lehen bertsoan esan zuen 20 urte hauetan egin duzuen gauzarik onena zein izan den. Bigarrenean berriz, egindako gauzarik txarrena.
3. Haritz eta Xamoa
Bi ikasle zarete zuek. Baztertuta zaudeten bi ikasle. Haritz baserritarra , "kaxeroa" eta Xamoa berriz, azal beltzekoa. Biak zaudete patioan bazter batean bakarrik.
4. Beñat eta Alaia
Aberria. Beñat, listillo horietako bat da. Aberria eta euskal herriaren berri oso ondo dakiena, ondoegi bere ustez. Alaia da, bere jakinduria kolokan jartzen ahaleginduko dena.
5. Denak
(bazter batean zeuden trizikloak zeuden. Bakoitzak trizikloa hartu eta gainean jarri dira)
haur-eskolako atarian, esaldi bat zen: "goizero oso pozik gatoz ikastolara, gauza anitz ikastera" zer da ikasten duzuena orduan?
6. Xamoa eta Alaia
(arkupean zegoen gela bateko atea baliatu da. Atearen beheko aldea itxi eta goikoa irekitzen den garain bateko ikulluetakoak)
Xamoa Romeo zara eta ate atzera joan. Alaia zu bere atarian zaude. Garaiak aldatu dira eta horren irudikapena egin behar duzue orain. Romeo da goian dagoena eta Julieta behean.
7. Haritz eta Beñat
(bertan, umeak eramateko silla horietako bat zela aprobetxatu da)
Beñat exeri bertan eta Haritz, Beñaten aitatxo, atzean bultzatu behar duzu. Semeak halakoetan egiten dun bezala, ikusten ditun gauzen inguruan galderak egin eta egin eta egin...
8. Denak
al pañuelito jolasa. aurreko beste saioetan ere egina dagoena eta funtzionatzen duena. Puntuak jarri eta dagokien artean, ea nork erantzuten duen.
9. denak
abanikoarekin zebilen bati abanikoa kendu eta irudi bezela erabili da puntutan libre egiteko. Xamoak, abanikoaren gisan, errimak eman eta besteak erantzun
10. agurrak
Saioan ale polit batzuk joan ziren arren, aipagarriena denek izandako jarrera eta jolasteko gogoa.