2008-10-25. Muskizgo Meatzari aretoan
Zortziko nagusia
Mikel eta Ander, bikotea zarie. Orain dala urte bi zuen betiko etxea saldu eta handiago bat erosi zenduen, Orain ezin deutsazue hipotekeari aurre egin. Mikel hasita.
Lankideak zarie biok. Laneko ardurak direla eta, zuk Oihana, ez dozu ondo lo egiten, Julenek aldiz, lasai lasai egiten dau lo. Oihana hasita.
Ume jaio barri baten gurasoak zarie. Lanean zagoziela eta, zuk. Jabier, umea haur-eskoalara eroango zeunke, Peruk ostera, gurago dau umea aitita-amamek zaintzea. Jabier hasita.
Zortziko txikia
Ander, Oihana zure alabea, urteetan hara eta hona ibili ostean, beraren azken erabakiaren barri emoten etorri jatzu, moja sartuko da. Ander, hasita hiruna bertso zortziko txikian.
Bikotea hasibarria zarie. Peru, Mikelek asteburuan arrantza egitera gonbidatu zaitu. Moilan zagoze biok, orduak aurrera doaz, Mikel, gogaitzen hasi zara. Peru, zu hasita.
Julen eta Jabier, Bidaia luze batetik bueltan gasolina barik geratu eta gasolindegira joan zarie. Bata dala , bestea dala biok urten dozue autotik, konturatu orduko, autoa ostu egin deutsue. Julen hasita.
Puntuak
Zer dozu zuk nahiago /jana ala edana
Osasunarentzako /ona da ardoa
Zain egon arren sarri / ez da ailegetan
Beti ez da izaten/ uste bezain ona
Gora ta behera dabil / aspaldion burtsa
Danon etxeetara / sartu da krisia
Albistegiek beti / dinoe bardina
Gure esku balego / hori aldatzea
Hitz egitea beti / da beharrezkoa
Bideratuko dogu / guk etorkizuna
Egun osoa zagoz / etxean sartuta
Lanetik etxera ta / etxetik lanera
Kartzelako gaia
Orain sei hilabete etorri zinen Euskal Herrira, zure gurasoakaz batera. Gaur dozu lehen eskola eguna.