BIgarren kanporaketa. Zeanuri

I Zortziko nagusia


Iker eta Arrate, zuek biok egunero irakurten dozue egunkaria. Iker, zuk papelean Arratek, ostera, interneten. Hasi Iker


Itxaso eta Eñaut, bikotea zarie; babes ofizialeko etxea tokau jatzuela eta, mailegu eske ibili zarie goiz osoan, bakotxa bere aldetik. Ez batak ez besteak ez dozue mailegurik lortu. Hasi 3 Itxaso


Aita-semeak zarie. Iñaki aita,Igor semea. Iñaki, Igorrek, 8 urteko semeak etxeko giltzak eskatu deutsuz lehengo aldiz. Hasi Iñaki




Zortziko txikia


Arrate eta Itxaso. Zuek biok gabero ikusten dozue alkar txakurrak atarateko orduan. Gauza bategaz kargutu zarie: zuen txakurrak gero eta lagun handiagoak dira. Hasi Arrate


Igor eta Iker anaiak zarie. Gurasoak oporretan joan dirala eta, etxeko lanak banatu behar dozuez. Eztabaidan hasi zarie bakotxak ze lan egin ebatzi orduko. Hasi Igor


Eñaut eta Iñaki aitite-ilobak zarie. Zu, Eñaut, ilobea eta Iñaki aitite. Eñaut, aititek beti esan izan dau perretxikotan onena bera dala; atzenean,gaur, aititegaz joan zara basora, orduak daroazuez bueltaka eta perretxiko gitxi batzuk baino ez dozuez batu. Hasi Eñaut


Puntuak

Arazoen aurrean / altxatu burua
Txarto egin ostean / saiatu barriro

Maitasuna ei dala / ezinbestekoa
Zer egingo zenduke / maitasunagaitik

Trago pare bat hartu / herriko jaietan
Autoa hartu behar / etxera joateko

Telebista aurrean / joaku denbora
Gustura egoten da / etxeko beroan

Ondo lo egitea / zein garrantzitsua
Batzuk bost ordu eta / besteek hamaika

Arduraz hartu daigun / geure osasuna
Ez ei da oso ona / larregi jatea


kartzelako gaia
Suhiltzailea zara. Gabeko txandan zagoz; dei bat jaso dozue, jantzi eta lanera!