2008-10-12. Mendexako Frontoia
Zortziko nagusia
Eñaut eta Gari: zuek biok Athleticeko bazkideak zarie. Beti joan izan zarie San Mamesera, orain, ostera, kamisetetan Petronor ipinten dauenetik, joan ala ez joan pentsetan hasi zarie. Hasi Eñaut
Xabat eta Olatz, neba-arrebak zarie. Urteetan alkarregaz bizi izan zarie baserrian, baina orain hile batzuk hasarratu, eta Olatzek alde egin eban. Xabat, gaur goizaldean, zarata bat entzun, eta leihora urreratu zara, Olatz aurkitu dozu bertan, zuri deika. Hasi Xabat
Xabi eta Abarkas: zuek biok lankideak zarie; orain dala gitxi biotako bat lanpostuz igoko ebela jakin, eta zuen arteko hartu-emona hoztu egin zan. Gaur jakin dozue lanpostu hori nagusiaren alabeari emon deutsiela. Hasi Xabi
Zortziko txikia
Gari eta Xabat ezkonbarriak zarie. Dirua aurrezteko Xabaten gurasoen etxera biziten joatea erabaki zenduen. Astebete baino ez da igaro eta gaur be eztabaida hutsean zabilze. Hasi Gari
Alkarren auzokoak zarie. Zu Abarkas azpikoa eta Eñaut ganekoa. Abarkas, Eñauten etxean konponketa-lanetan hasi dirala eta, zulo itzela zabaldu deutsue ezkaratzeko sabaian. Zulotik gorantz begiratu eta Eñaut aurkitu dozu bertan
Olatz eta Xabi. Ama-semeak zarie. Olartz ama eta Xabi semea. Olatz, gaur semeagaz batera aurrezki kutxara joan eta ikusi dozu semeak zeuk baino diru gehiago daukala.Hasi Olatz
Puntuak
Oporrak amaituta / atzera lanera
Ze ondo egoten dan / ezer egin barik
Pilarica eguna / zein egun handia
Txapelketa hasteko / egun aproposa
Aberats izan leike / modu askotara
100 euro badaukazuz /neuri emoteko?
Tripa bete-beterik / ta bihotza hutsik…
Zegaz beteten dozu / zuk zeure bihotza?
Ohetik altzetako / horrenbeste buelta
Gauean dana poza / goizean tristura
Gero ta ume gehiago / dago inguruan
Zuk ba dozu asmorik / aita izateko?
Kartzelako gaia
Herritik asko urten bako amama zara. Zure iloba gazteak hirugarren postala bialdu deutsu, munduko beste txoko batetik.