Frontoian, 22:30etan. Bertsolariak Joxe Agirre, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Xabi Paya eta Iker Zubeldia. Gai-jartzaileak Oñatiko bertso eskola.
Bertan jarritako gaiak dituzue bertan oraingoz. Egitura eta bertsolari bakoitzari zein gai jarri izan zaion gertu barru zintzilikatuko dugu.
-Aitona bilobak zarete. Urtetan zehar erakutsi dizkio aitonak bilobari perretxiku lekuak. Biloba artista izaki, liburu batean bildu ditu dakizkien perretxiku lekuak, eta baita inprentan lehen edizioa prestatu ere. Lehen liburua zeuri oparitu dizu.
-Ilea galtzen hasi zara. Almohadan, dutxan ileak agertzen hasi dira. Erabat arduratuta zaude hau dela eta. Espezialistarengana joatea erabaki duzu. Kontsultan sartu bezain laster espezialistaren itxurak gehiago arduratu zaitu. Aitor da espezialista.
-Urdaiazpiko promozioa egiten ari zara supermerkatuan A_______. Urdaiazpiko ederra moztu eta jendeari ematen diozu probatzeko. B________jadanik 5 aldiz pasa da probatzera.
-Haziendako bulegoetara joan zara etxez aldatu zarela eta, helbide berria jakinaraztera. Harreratik 2.solairura bidali zaituzte. 2. solairutik 3. era. 3.etik lehen solairura. Hemendik, alboan dagoen eraikineko 2. solairura. Ordubete daramazu solairuz solairu eta eraikinez eraikin, jadanik egundoko malaletxean. Hurrengo lehiatilan B_______ dago irrifartsu ea zertan lagundu zaitzaken galdetuz.
-Duela urtebete hasi zen zuen erlazioa, 2007ko Irailak 26an. Gaur da zuen urtemuga, eta zu A________ goizean goizetik ohartu zara egun bereziaz. Eguna joan ahala, B__________-k ez du itxuraz gogoratzen ze egun den gaur.
-Ezkontzeko erabakia hartu duzue. Gaur eskatu dio berarekin ezkontzeko B_________-k , A______-ri. B______-k gaur bertan zabaldu nahi du notizia lagunartean , familian eta herrian. Zuk A_______ uste duzu azkarregi dela.
-Zuek hirurok kinielan jokatzen duzue elkarrekin. Aste honetan 15 asmatu dituzue. Pleno al 15. Tabernan txanpaina barra barra........ festa ikaragarria eta zuen ametsak azkenean egi bihurtu dira.
Bertso bana kantatu ondoren,
Zuen peñako batek interneten begiratu du, eta kontua horrela da. Zuen peñan 45 lagun zarete. Aste hontan 564 asmatzaile izan dira, pleno al 15 asmatu dutenak. Kalkuluen arabera, 54 euro jasoko du zuetako bakoitzak.
-Bertso saioak zuzenean ematen hasiko dira telebistan. Lehen ere izan ziren horrelako saioak eta orain ere bide hortatik jarraitu nahi dute. Lehen bertsosaiorako atzean dituzun 5 bertsolariak aukeratu dituzte. Zure lana, beraien itxura zaintzea da. Etzaizu batere gustatzen nola etorri diren eta ikutu batzuk egin beharko dizkiezu.
-Beñat eta Joxeren arteko adin diferentzia ez da izango plazan aurkitu dezakegun haundiena, baina bai haundienetakoa. 55-60 urte inguru izango dira bi hauen arteko diferentzia. Bata besteari begira jarrita, izango duzue elkarren inbidia pixkat ez?
-Bizilagunak zarete. Gaur B__________-k atea jo du zuen etxean A_______. Karteroa konfunditu egin dela eta zure miresle ezkutu batek idatzi zizun karta bere buzoian agertu dela esanez. Zuri ematera dator baina karta zabalik dago.
-Zuek herriko bertso eskolako hiru kide zarete. Behin bertsoak idatzita, ordenagailuan idatzi, inprimatu eta fotokopiak ateratzeko orduerdi motz bat daukazue. Dena da arazo, dena da presaka ibili beharra, eta denbora aurrera doa!!!!
-Semearen ikastetxean ez-ohiko bilera bat duzu . Zu eta zure emaztea alde batetik, irakasle pilo bat beste aldetik. Gaurko bileran zuen semearen kasua aztertuko da.
-Denak omen du hasiera eta bukaera bat. Adibidez Latzen taldeak datorren astean emango du bere azken kontzertua. Indarrez emango diote bukaera beraien karrerari. Beste batzutan bukaera dekadentzia baten ondoren etorri ohi da. Agur esateko modu asko daude. Zuk nola bizi duzu agur esateko egun hori?
-Askotan izan ditudan zalantzak argitzeko garaia heldu da.
Gaiak publikoari edo bertsolariari irakurtzen esan behar ditut?
Joxeri zuka edo Hika hitzegin behar zaio?
Joxeri gai modernuak ez dakit zenbateraino jarri diezaizkokedan.
-Beldurrezko pelikula bat ari zarete ikusten. Zu A_________ begiak itxita zaude ia denbora guztian. B__________berriz begiak zabal zabalik.