Iruñea, 2008-10-30

Bertsolariak: Julen Zelaieta, Xabier Silbeira, Sustrai Kolina, Jon Barberena, Andoni Egaña eta Igor Elortza. Gai-jartzailea, Fernando Amustegi

1-AGURRAK
2-DENAK
gaur ikus entzunezko ondarearen nazioarteko eguna da, bihar aurreztearen nazioarteko eguna, herenegun animazioaren nazioarteko eguna, urriaren 19an bularreko minbiziaren eguna. ia ia egun guztietan, eztakit zeren nazioarteko eguna ospatzen da. ...zuen proposamenak entzunen ditugu. beharra ikusten duzuelako, edota kapritxoa duzuelako zer ospatu edo aldarrikatu nahi duzue?

3- JULEN-XABIER
pasa den larunbatean ordu aldaketa egin zen neguko ordutegira egokitzeko. beharbada ez zuten eraginik izanen jende aunitzen balizko despisteek, baina zuen kasuan badu eraginik, izan ere bi oilar baitzarete, zuk JULEN igandean xuxen xuxen ordu onean kantatu zenuen, zuk XABIER ez..

4- SUSTRAI-IGOR
Ezkonduta zaudete. Duela 17 urte ezkondu zineten, hasieran arras zoriontsuak zineten, azken aldian berriz, zuen harremana hoztu egin da, UPN eta PPrena bezala.

5- ANDONI-JON
zu ANDONI lanean hasi berria zara, zu JON jada jubilatuta zaude. aste honetan jakin ahal izan dugu, espainiar estatuan 2029 urterarte pentsioak ordaintzeko dirua izango dela. gero, auskalo!

6- JULEN
txanogorritxu-ren ipuina kontatu dizute gaur ikastolan, hala ere, zalantza aunitz dituzu, eta irakasleak erran dizu, zalantzak uxatze aldera txanogorritxu berari eskutitz bat idazteko.

7- XABIER EK DENEI
udazkenean, feriak izaten dira toki aunitzetan. adibidez gan den asteburuan Elizondoko feria, edota, astelehenean Gernikan urriko azken astelehena. zu XABIER ferian ibili zara eta 5 postutan bakarrik gelditu zara, atzeko 5 hauen postuetan. Zuk jakinen duzu zergatik.

8- IGOR-ANDONI
IGOR komuneko taza izanen zara, ANDONI berriz auzokidea, baskula. elkarri zuen penak, bizipenak, gizakiekin duzuen harremanaz ari zarete.

9- JON-SUSTRAI
zu JON eguzkia izanen zara, zu SUSTRAI farola bat.

10- ANDONI
Andoni, san ferminetan hemen izan zinen. lehen kanpoan entzun dut nola kontatzen zenion lagun bati: "jo, ba san ferminetan parranda latza, baino biharamunean, alde zaharrean iratzarri nintzen, lurrean, ahoa idor, eta gorputz guztia bustia..." ez dut gehiago entzun, hortaz, faborez kontaiguzu, ANDONI, zer pasa zen San Ferminetan?

11- JULEN-SUSTRAI
etzi azaroaren 1a da domine saindu edo santu guztien eguna. Zu JULEN urtero aitari loreak eramatera joaten zara kanposantura. Urtero loreak aurkitzen dituzu bere hilarrian. Aurten ikusi duzu SUSTRAI zure aitaren hilarrian loreak uzten. Ez duzu ezagutzen.

12-. JON-XABIER
JON, XABIERREN mesanotxean 10 hilabete daramazun liburua zara.

13- IGOR ETA DENAK
erran dezakegu euskal futbola krisian dagoela. pasa den asteburuan 1. eta 2. mailako euskal talde guztiek galdu dute, 1. mailan azken 2 postuetan daude, 2. mailan gainbehera, iparraldeko talderik ere ez da liga garrantzitsuetan...euskal politikariak kezkatuak daude, arazo edo krisi honek jendea asaldatuko ote duen, izan ere futbola herriaren opioa baita. hortaz, euskal zaletuen babeserako teknikari lanpostua, zaletuak lasaitzeko. A izanen da euskal zaletuen babeserako teknikaria. banan banan, zure lehenengo bezero edo erabiltzaileak datozkizu, aholku bila edo…

14- XABIER-ANDONI-SUSTRAI josta gaitezen. ( zenbaki bana errateko eskatu nien, eta horren arabera Bakoitzari gauza bat eman, radiografia bat, ispilu bat eta mandar bat. ) Erraiguzue, zer ikusten duzue?

15- IGOR-JULEN-JON
puntuka

16- agurrak