Ongi etorri www.gaijartzailea.com web gunera

Txapelketetako gaiak, egiturak, aholkuak... nire saioetako eta beste gai-jartzaileen saioetan jarritako gaientzako txokoa da hau. Inoiz gaiak jartzea okurritzen zaionarentzako aholku baliagarriak, iritziak trukatzeko leku bat, eztabaidetarako... Inork gaijartzailetzaren inguruko laguntzarik edo beste ezer beharko balu , hauxe du nirekin harremanetan jartzeko bidea: emaila gaijartzailea@gmail.com


Bertsonal Trainer

Zer da BERTSONAL TRAINER?

Bertsonal Trainerrekin, bertsolariaren entrenamendu pertsonal baterako gaien zerbitzua da. Gaiak, bakoitzaren ezaugarri, behar eta nahietara bideratuak egongo dira. Bertsolari bakoitzaren helburuak ezberdinak izan daitezke: bakarkakoak landu, puntuen erantzunak, ofizioak... gai zailak, errezak... zabalak, estuak...
Bertsonal Trainerrak, bertsolariarekin lan pertsonalizatua egingo du. Unean uneko beharren araberako gaiak eskainiz.
Doako zerbitzu hau jaso nahi duenak, gaijartzailea@gmail.com helbidera eskaera bidali besterik ez du egin behar. Zerbitzu presentziala ere eskaintzen da, honen inguruko argibide gehiago jakiteko, emaila idatzi!

pd: 2009ko apiriletik abendura bitartean, zerbitzu hau ez da funtzionamenduan izango. Txapelketa nagusia dela eta, inolako gaizki ulerturik eta errezelorik egon ez dadin, zerbitzutik kanpo izango da. Barkatu eragozpenak

Zure aulkitik

Zerbait idatzi nahi baduzu, zerbait proposatu, eztabaidarako gai bat iradoki, blogarekiko edo gai-jartzailetzarekiko iritzirik jarri nahi baduzu, hementxe duzu aulkia, zure aulkia. Bertan exeri, klikatu eta idatzi

Bidali zure gaiak

Zuk jarritako gaiak, bidali gaijartzailea@gmail.com helbidera eta berehala zintzilikatuko ditut

Blogaren egilea

Blogaren egilea
Unai Elizasu Gai-jartzailea