Donostia, 2009-05-10

Erregea eta Bufoia. Donostiako antzerki poltsikoan barruan.
Bertsolaria Igor Elortza, aktorea Ander Lipus eta Unai Elizasu gai-jartzailea.

1. agurrak
2. Jerry Alwais eta Igor
Igor aurreko asteburuan, Iturriagarekin bertso afaria izan zuen Irlandan eta 100 lagundik gora bildu ziren. Jerry, zuk sekula biltzeko kapaza izan ez zarena bildu zuten bertsolariak eta hargatik, haserre zauden!

3. Juan junda eta Igor
Ez Igorri eta ez Juani, Donostia ez zaie batere gustatzen.

4. Igor eta biok inprobisatu

5. Ignatius eta Igor.
Donostiako badiako barandillatik hondartzara begira zaudete. Ehundaka ume ari dira futbolean jolasten.

6. Manex eta Igor
Biok zatozte Herri Urratsetik. Igorrek, etxepean erositako litro guztiak edanda eta hori ez dio grazirik egiten Manexi.

7. Eusebio Egañari puntuak Igorrek eta biok

8. Camaleon de Egia eta Igor
Camaleon, Igor zurekin oso haserre dago. Bizkaiako ez dakit zenbat txapel irabazi dituen Igorrek eta zuk oraindik ez duzu zoriondu sekula!

9. Estepan a sekas peloten jolasa eta hitzekin Igorrek bertsoa osatu behar du

10. Juan Junda eta Igor
Igor aitatxo dugu, urte gutxi dituen alaba baten aita. Eta Juanek, zeozer garbi badu, aita sekula ez lukeela izan nahi da. Eta Igor aita bat denez, gai hontaz hitz egingo dute.

11. agurrak