Azkoitia, 2009-05-08

Bertsolariak: Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia, Onintza Enbeita, Amaia Agirre, Egoitz Alkorta. Gai-jartzailea, Idoia Alberdi

“UDABERRIKO BERTSO SAIOA
1. ALKORTA-EGAÑA: Koadrila berekoak zarete biok. Planak egiterakoan arazoak dituzue, ordea. Egoitzek inguruan izaten diren bertso saio guztietara joan nahi izaten du. Andoniri ez zaio bertsorik gustatzen.

2. PEÑA-AGIRRE: Zuek biok bikotea zarete. Gaur, Anjel Mari, zure urtebetetze eguna da eta Amaiak goizean esnatu zarenean sobre itxi bat eman dizu, "urte askotarako" esanda.

3. ENBEITA-ZUBELDIA: Iker, Mexikon izan zara bidaian, eta etxera itzuli berri zara. Etxera sartu eta hor ikusi duzu Onintza bikotea maskarilla jantzita. Kuarentenan jarri zaitu.

4.- DENAK/PEÑA: Igerileku berriak izango ditugu aurtengo udan Azkoitian:
bertan lan egingo duen monitorea bilatzeko kastinga egingo dute gaur. Peña
da igerilekuetako arduraduna. Gainerako bostok aurkeztu zuen
kurrikuluma…Peñak egingo du balorazioa.

5. ENBEITA-AGIRRE: Zuk, Onintza, hilabete gutxiko haurra duzu. Haurra etxean bere aitarekin utzi eta afaltzera zoaz lagunekin. Etxetik irteterakoan, etxeko ate ondoan, Amaia amaginarrebarekin egin duzu topo.

6. ZUBELDIA: Iker, Patxi Lopez izango zara. Atzo sinatu zenuen lehendakari kargua, baina oraindik ez duzu Gobernua berria osatu. Atzean eserita dituzun alderdikideen artean banatu behar dituzu Jaurlaritzako sailak edo karterak. Esan bakoitzari ze ardura emango diozun..

7. ALKORTA: Hiru hitz emango dizkizut. Nahi baduzu banaka, nahi baduzu elkarri josita har ditzazun. Mutriku/Azkoitia/Bertsoa.

8. PEÑA-EGAÑA: Bizilagunak zarete. Andonik ez du etxeko leihoetan gortinarik, baina hala ere ia egun osoa darama biluzik etxean batera eta bestera. Peñak, gaur, kargu hartzea pentsatu duzu.

9. AGIRRE: Zubipea duzu zure aterpe. Eroskiko eta parrokiko ateak diru-iturri. Nolakoa da Azkoitia zuretzat?

10.DENAK/ENBEITA: Azkoitiko gazte askok arazoak dituzte gazteleraz hitz egiteko. Hori dela eta, gaur zabaldu da lehen "Gaztelerategia", Onintza maisu dela. Hasi da lehendabiziko klasea.

11. EGAÑA: Maxixatzen herri aldizkariaren azken alea, labetik atera berria, zuretzat, Andoni. Izenburu hauxe du: “Maxixatzenek hiru hilabetez etengo du jarduna, arazo ekonomikoak tarteko”

12. AGIRRE-ENBEITA: Txoriak zarete, atzeko beste laurak bezalaxe. Udaberrian txori arrek beren kanturik ederrenak botatzen dituzte emeak konkistatzeko. Hor ari dira, egunsentian, zein baino zein kantuan. Ea zer nolako aukera egiten duzuen.

13. PUNTUTAN BINAKA: PEÑA-ZUBELDIA/EGAÑA-ALKORTA:
Herri-arteko pilota txapelketan emakume bikotea sartzeko eskaria egin dute Beti Poz Elkartean. Beti Poz Pilotazaleen elkartea da. Zuek zarete juntako arduradunak. Peña eta Zubeldia alde zaudete, Egaña eta Alkorta kontra.