Zortziko nagusia
Atxulua eta Zipi, gurasoak zarie. Lehen asteburua dozue ume barik. Zuk, Atxulua, kanpora joan gura dozu, Zipik, ostera, gurago dau etxean lotu.
Gorka eta Joseba, neba-arrebak zarie. Gurasoen etxean bizi izan zarie biok orain dala gitxira arte; Goraka, Josebak hilabete daroa gurasoenetik kanpo, gaur, domekero lez, bazkaltzen etorri jatzue.
Miren eta Jone, baserritarrak zarie biok. Baserrian etorkizunik ez dagoala eta, Miren zuk, landetxe bihurtu gura dozu zure baserria, Jonek, ostera, baserriari eutsi gura deutsa.
Zortziko txikia
Zipi eta Gorka, bikotea zarie. Zipi, Gorkari urtebetetze egunean WII bideo-jokoa oparitu zeuntson. Gaur goizaldean, jagi zarenean, salan topau dozu Gorka bideo-jokoagaz olgetan.
Jone, etxea erosi dozula eta, jaia antolatu dozu bertan. Heldu da lehenengo konbidadua, Atxulua, zure bikotekide ohia, lora sorta eta guzti.
Joseba eta Miren, lagunak zarie. Uda ostean kilo batzuk galtzeko proposamena egin zentsien alkarri. Igaro dira hiru hilabete, eta dietistarenean, alkartu zarie barriro.
Puntuak
Hemendik ikusten da / frontoia beteta
Helduko ete zara / gaur 22ra
Kanposantu guztiak / bete dira loraz
Hallowen jaia heldu / da Euskal Herrira
Zapatuan tabernan, /domekan mendian
Beti ezin da heldu / mendi tontorrera
Beharra topetea / ez da hain erreza
Lana baino hobea / dogu atsedena
Auto gehiegi dabil /errepideetan
Bizikletaz be urrun / heldu leitekela
Mikrofono aurrean / bertsotan gustora
Bertsozalea dogu / ezinbestekoa
Kartzelako gaia
Gaba da eta etxean zagoz, trankil-trankil. Halango baten, eztanda ikaragarri batek etxea dantzan jarri dau.