markina Xemein

Zortziko nagusia

Onintza eta Miren bi jubilau zarie. Azkan urteetan aurreztu dozuen diruaren erdia, urte honetan galdu dozue; gelditzen jatzuenaz zer egin pentsetan hasi zarie.


Joseba bidaia luzeak egiten dozuzan kamioi gidaria zara. Gaur be, etxekoak agurtu eta kamioia hartu dozu, bat-batean kabinan zarata bat entzun dozu. Jabier da, zure alaba txikia.



Eneko eta Arkaitz multinazional bateko zuzendariak zarie. Enpresaren egoera txarra dala eta, 3.000 langile kanporatu behar dozuez.


Zortziko txikia
Miren, zapatu gabaz parrandan urten eta Joseba ezagutu zenduan. Baita beragaz gaba pasa be. Astelehenean, ondoezik sentitzen zareala eta, anbulatoriora joan eta Joseba osagileak hartu zaitu.



Arkaitz eta Onintza ama-semeak zarie. Zu Arkaitz semea eta Onintza ama. Arkaitz amak, Onintzak errekadu bat egin behar dabela eta, kotxean eroango dozula esan deutsazu. Motorra martxan jarri orduko, ama errezetan hasi da.



Jabier eta Eneko asteburu pasa landetxe batera joan zarie. Edurre botaten hasi eta ez dau gelditu be egin. Domeka arratsaldea ailegau da eta ondiño etxetik urten ezinik zagozie./zaueze.




Hamarreko txikia


Onintza eta Joseba ama-semeak zarie. Onintza ama eta Joseba semea. emeak eta honen lankidiek egutegi bat atara dabe. Erdi biluzik agertzen dira bertan. Onintza, zure lagunekaz zagozela, semea Joseba hurreratu eta egutegiak saltzen hasi da.



Miren ileapaindegi bateko behargin gaztea zara. Eneko, edadeko andratxua astero etortzen jatzu ilea apaintzera. Gaur be asteroko berbetaldiari ekin deutsazue.



Jabier eta Arkaitz. Zuok biok aita semeak zarie. Jabier semea eta Arkaitz aita. Jabier, zure ezkontza eguneko banketean, zure aita gero eta alegreago dabilela ikusi dozu. Inor konturatu barik, aita hartu eta komunera eroan dozu.



Kartzelako lana

Puntuak
Guztiak ei daukazuz / enamoratuta
Errespetau dagigun / maitatzen doguna


Gaia
Etxean zagozala, katalejo batzuk hartu eta inguruko etxeetara begira hasi zara; 1. solairua, 2.a....3.ean geratu zara.