Ormaiztegi, 2008-11-30

Ormaiztegi. Frontoia. 19.00etan. Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia. Gai-jartzailea, Unai Elizasu

1 agurrak
2 denak
San Andres apostoloa izan zen Jesusek deitu zuen lehena… kontua da, gauza batzutan hobea dela aurrena izan eta beste batzuetan ez. Lehen bertsotan esazuen zein kasutan den ona lehena izatea eta bigarrenean berriz zein kasutan hobea den lehena ez izaten.

3 Aitor eta Iker
Eiffel jaunak egin omen zuela esan izan da ormaizteko viaduktoa baina gezurra… bueno, Iker hik hire ustez egiak direnak esan eta aitor, egi horiek gezurtatu beharko dituzu…

4 Jon eta Uxue
Zenbaki bat izango da zuen gaia: 750.000 euro.

5 Beñat eta Peña
Bi hauek dira euskal herrian zehar, edozein elikagai lehiaketetan ibiltzen diren bi epaile. Lehiaketa non, hauen han. Kontua da, gaur Ormaiztegin izan direla goizean, odolki lehiaketan… eta ia ia lehiaketa guztietan bezala, Peña zerria bezala jartzen da… eta Beñatek berriz ez du ia inoiz ezer jaten…

6 Aitor
Igandea da eta goizeko 10.00ak. Elizako kanpai soinuekin esnatu zara…

7 Peñak atzekoei
Orain hamar urte hementxe zinen zu Peña. Egaña, Joxeramon elortza, lizaso, maialen, murua eta euskitzerekin batera. 10 urte pasa dira eta zu bakarrik mantendu zaituzte baina atzeko lagunak dira ezberdinak… orain 10 urtekoekin konparatuta, hauek ze gauza berri ematen diote saioari… ze aportatzen diote… eta zuek ados zaudeten edo ez esan

8 Uxue eta Iker
Bikotea zarete biok. Aurreko larunbatean elegante jazteko eguna zen eta biak etorri zineten oso dotore jantzita, Iker ezkontze eguneko trajearekin elegante… atzo berriz disfrazatuta jazteko eguna zen eta hara non, Ikerrek orain aste bete jantzitakoa jazten duen berriz.

9 aitor beñat
Aita semeak. Aitak, ba gabon garaiko azken unera iristeko eta presaka ibili baino, gaur goizean erosi ditu gabon opariak, karro bete. Iritsi eta etxean inor egongo ez zelakoan, Beñat, seme txikiak ikusi zaitu jostailu eta jolas kaxen atzean…

10 denak
Puntutan egingo duzue orain… jolas batekin. Errimatuko dituzuen hitzak, 3 silabatik gorakoak izan beharko dira… eta kale egin ahala kanporatuak izango zarete!

11 Iker
Ehizarako goizean goiz esnatu zara. Zozketaz tokatutako posturantz zindoazela, hantxe ikusten duzue bikote bat goxo goxo, postuan manta bat duela ba hortan… oin ez dakizu zer egin.

12 Jon eta Beñat
Aurreko ostiralean bertan zineten zuek biok. Taberna bateko mahai batzuek gainean dantza egiteko kontratatuak izan zinaten bi Gogo… bertsotan egun hartako prozesua konta behar duzue… hasiera oso gustora zaudete eta bukaera berriz joateko gogoz…

13 Atzekoei Joni.
Zumalakarregi generala zara Jon eta atzeko hauek, zure gerrarako talderako haien buruak proposatzera datoz… eta zertarako dauden prest edo zer egiten duten ondo esango dizute eta zuk esan beharko duzu, zure gerrillarako nahikoak diren edo ez

14 agurrak