Gernika, 2008-11-23

Zortziko nagusia

Oihana, luzaroan kartzelan egon ostean, gaur itxi zaitue aske. Urtekeran, Fredi ama dago zure zain.



Aita-alabak zarie. Ibon, bihar ezkonduko da Jone, zure alabea. Gaur etxera heldu zarenean, ezezagun bategaz aurkitu dozu ohean.



Iratxe, zeure ama zaintzeko lagun bila, iragarki bat jarri dozu. Ate joka jatortzu Amaia. Iratxe hasita.


Zortziko txikia
Fredi eta Ibon, gaupasa baten ostean 12etako mezan sartu eta azkenengo ilaran jarri zarie.



Amaia, zure eraikineko igogailua atzera be apurtu da. Eskaileratan gora Oihana auzokoagaz batu zara.



Jone, dantza ikastaro batean ezagutu dozue alkr. Astetik astera Iratxek geroz eta estuago heltzen deutsula konturatu zara.



Hamarreko txikia
Oihana eta Ibon, edadeko andra bi zarie. Astebarrua zuen ilobak zaintzen emon dozue. Asteburua heldu da eta libre zagoze.



Fredi eta Iratxe, bikotea zarie. Urteetan alkarregaz bizi ostean banatu egin zarie baina halan eta be, alkarregaz biziten jarraitu behar dozue.



Jone, hileak emon dozuz obra batean beharrean, denbora horretan guztian Amaia euki dozu begira. Gaur amaitu dozuez obrak eta Amaia agurtzera joan zara.



Kartzelako lana

Puntuak
Izena jarriozu / selekzioari
Politikan gainetik/ei dago kirola


Gaia
Somaliako uretan petrolio ontzi batean beharrean zagozen marinela zara. Halako baten, piratek inguratu zaitue.