Zortziko nagusia
Eñaut eta Unai: edadeko bikotea zarie. Alkarregaz bizi arren, urteak dira ohe banatan egiten dozuela lo. Eñaut, gaur gabean, Unai albora etorri jatzu.
Lankideak zarie. Urteak daroazuez enpresa berean beharrean; atzo zuen lankide batek istripua euki, eta larri dago ospitalean. Lantegian batu zarie gaur be, beharrean hasteko ordua dozue.
Ama-semeak zarie. Zu, Gorka, ama eta Igor semea. Gorka, Igorrek aspaldi itxi eban zuon etxea. Orain, 40 urte bete dituanean, atzera etorri bihurtu da zuonera.
Zortziko txikia
Unai eta Xabi, lagunak zarie; egunok aprobetxetako Veneziara joan zarie bidaian. Helduagaz batera, hankak busti jatzuez; ordu erdigarrenean belaunetaraino daukazue ura.
Olentzero zara, Igor; aspaldion nekatuta zabilzala eta, Eñaut medikuagana jo dozu. Eñautek esan deutsu aurten bajea hartu beharko dozula.
Ertzainak zarie biak. Zuk, Etxahun, urteak daroazuz ertzantzan. Gaur gabeko txandan Gorka ertzain hasibarriagaz patrulletea tokau jatzu. Artega eta bazter guztieratara begira dabilela ikusi dozu.
Hamarreko txikia
Zu, Eñaut, herriko harakina zara; Xabi zure bezeroa astean-astean etorten izan jatzu errekaduak egitera. Azken hile eta erdian ez dozu ikusi. Oraintxe sartu jatzu harategiko atetik.
Rockero zahar bi zarie. Unai, zuk betiko leleoari eusten deutsazu: sexua, drogak eta rock´n rolla. Gorkak, ostera, orain rocka rollaz nahiko ei dauka.
Ijitoak zarie. Orain arte txaboletan bizi izan zarie. Orain dala gitxi etxebitza bat emon deutsue. Etxahun, Igor hara eta hona dabil etxe barruan bueltaka.
Kartzelako lana
Puntuak
Euskaraz bai esaten / hasi behar gara
Baga, biga, higa ta / Laga, boga sega
Gaia
80 urte bete barri dozuz; aspaldian gelditu zinan familia barik. Herentziagaz zer egin, horretxek arduratzen zaitu gehien.