Frontoiko karpan. 18:00etan
Bertsolariak, Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Kolina, Miren Artetxe, Xabi Paya eta Iratxe Ibarra. Gai-jartzailea, Unai Elizasu.
Giro ederra zen Getariako karpan. Saioa ondo joan da, jendea gustora geratu da. Giroa bero zegoen (kalefakzioak lagundu du) eta festetako jaialdian egiturari helduta, saio gustagarria joan da. 1:40 minutuko saioa izan da gutxi gora behera.
1. agurrak
2. denak
Ipar mendebaldeko aireak Getarian du izena gaurko saioak. Lapurtarrak eta Bizkaitarrak. Ze aire duzue han hemen ez dena eta bestetik. Hemengo zer gustatuko litzaizueke zuenean izatea?
3. Amets eta Igor
Elkano izan zen munduari buelta eman ziona. Imaginatu ontzi hartako bi marinel zaretela, berpiztu eta hor hasi zarete orain urte mordoa egindako bidaia berriz egiten hasiak… baina gauzak nola aldatu diren e!
4. Miren eta Xabi
Datorren astean, Getariatik autobus bat irtengo da Luz Ardiden aldera eskiatzea… Mirenek animatu behar du jendea, Xabik berriz desanimatu.
5. Sustrai eta Iratxe
Sustrai, Getariako arraunlaria urte askoz izandakoa… azken urteetan hasi nahi baina jenderik ez dagoenez ez diozu ekin. Gaur mollara joan eta hor ikusten duzu Iratxe, Getariar arraunlari neska, beste koadrilla handi batekin, trainerua ureratzen!
6. Igor
Zuen aitona zaharrarekin irten zara gaur etxetik. adinean oso sartua dago eta Getariako San Anton mendira (arratoira) joan zarete. Bertako atalaian jarri eta aitona halako batean horrela hasi da: balea ikusi dut, belea dago han!!
7. Denak
puntutan librean baina bertsoro, errimatu behar duen hitza txakolina izango da.
8. Miren eta Iratxe
Arratsaldean zuen bikoteekin etorri zarete, hondartzan ospatu den zaldi lasterketara. Zuen bikoteak parte hartzen dute bertan bere zaldiekin… hor ari zarete haiei begira, oraindik lasterketa hasi ez eta hor daude, orraztu, laztandu, muxukatu…
9. sustrai eta Xabi
Atzo izan zen txakolinaren aurkezpena eta urtero bezala,azken urteetan bezala, txakolin edanez pasa zenuten eguna. Eta sekula pasa ez zaizuena pasa zaizue biharamunean… aurten lehen aldiz zaudete kriston burukominarekin
10. denak Ametsi
Beldurtuta daude atzeko hauek, playa griseko olatuak ikusi eta beldurtzen dira. Amets berriz ez! Ametsek ez dio ezeri beldur. atzekoak esazue zeren beldurra duzuen eta Ametsek, beldur hori baretzen saiatuko da!
11.xabi eta igor
Igor jainkoa eta Xabi apaiza. Aurreko urtean elizan izan zen saioa eta aurten hemen denez, jainkoa triste dago baina apaiza pozik!
12. Sustrai eta Amets
Getariarrak zarete Zarautzen ezagutu zenuten elkar. Maitemindu zineten eta gauaren bukaeran, getariara oinez etortzeko asmoa izan zenuten… paseoan zentoztela, halako batean lur jauziak eta aurreko bidea itxi, eta atzekoa itxi… presio zaudete, lur eta itsaso artean…
13. Mirenek atzekoei
San Anton Getariarren patroi izateaz gain, animalien zaindari ere bada! Eta atzokoan animali asko joan ziren bendizia jasotzea!! Baina Miren, ez diezu antzematen ze animali klase diren!
14. Miren ezik, denak!
Puntutan librean (txakolina hitza aipatu gabe oraingoan!)
15. agurrak