Leitza, 2009-01-25

Leitza. 2009-01-25. Zinean.
Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xebastian Lizaso, Sustrai Kolina, Julio Soto eta Diego Riaño. Gai-jartzailea, Jainkoa.

Jainkoaren paperean aritu nintzan. Teloi atzean ezkutatua, mikroa distorsionatua eta jainko ahotsa jarri nahiean. Lehen aldia eta azkena izango da, jendea ikusi gabe, bertsolarien sentsazioak bizitu ezinik egotea oso gogorra egin zitzaidan.

1. agurrak
2. denak
Zikloia izan da egunotan, ia ia nire indarra bestekoa… baina jakin nahiko nuke, zikloia bazinate zer zen suntsituko zenuketena eta zer zen suntsitu gabe utziko zenuketena

3. Maialen Julio
Ilusioa ze gauza polita den eta biak zaudete elkarren bertso ilusioen inbiditan… Juliok Maialenen bertso ilusioen inbidia du eta Maialenek berriz Julioren bertso ilusioen inbidi da

4. andoni sustrai
Sustrai zu Abel zara eta Andoni zu bere txapela lehen eta azken txapela… aspaldian ez duzue elkar ikusi baina gaur abelek kajoitik atera eta hizketan hasi zaizu

5. diego lizaso
Leitza zale izan da Sebastian betitik… herri hau asko maite du, guk bera bezainbeste… baina orain erronka txiki batean ipiniko dugu… eta Leitzari buruz zenbat dakien eta Diego izango da erronkan jarriko duena!

6. julio
Zer egingo zenuke jainkoa bazina?

7. denak
5 minutuz belarriak itxiko ditut eta zuen pekatu danak lasai esateko aukera izango duzue?

8. andoni maialen
euskaltegiko ikasleak, diru laguntzik ez eta gaur datoz irakasleak lanera…

9. sebastian julio
Adin ezberdinekoak zarete biok baina nik ere, jainko naizen aldetik jakin nahiko nuke zeintzuk diren zuen kezkak…

10. sustrai
Leitzak zer du zuretzako ba?

11. denak
limosna biltzen ari diren bitartean, esan zertarako izango den diru hori.

12. Maialenek atzekoei
jende gutxi dator jainkoan etxera eta zeozer egin behar dugu. Atzeko hauek lagunduko omen digute eta jakin nahiko nuke jende gehiago etortzeko atzekoak zertan jarriko zenituzke…