Arabako txapelketa 2009
Lehen kanporaketa
8ko Nagusian:
• Zuek enpresa bateko langileak zarete eta kaleratze prozesuan zaudete. Zuen egoera salatzeko mobilizazio asko egin ondoren, zuk A kaleratzea onartu duzu. Zuk B mobilizatzen jarraituko duzu.
• Zu A, gaixotasun baten ondorioz geratu zara itsu. Zu B, berriz, jaiotzetik zara itsua. Braille ikastaro batean elkartu zarete. Gaur da, A, zure lehen eguna.
• Zuen etxea sutan dago. Zuk A, barrura sartzea arriskutsuegia dela uste duzu. Zuk B, aldiz, kosta ala kosta barrura sartu nahi duzu, gauzak berreskuratzeko.
8ko Txikian:
• Zu A sortu berri den rock musika talde bateko kidea zara. Taldea osatzeko abeslaria falta zaizuela eta, iragarki bat jarri duzue eta B aurkeztu zaizue, 60 urteko agurea/atsoa.
• A eta B neba-arrebak/ahizpak/anaiak zarete. Gaur, zuen anaia gazteak maiteminduta dagoela esan dizue eta aholku eske joan zaizue. Zuk A ausart jokatzeko esan diozu. Zuk berriz, B, patxadaz hartzeko.
• Zuek biok, A eta B, oposaketetara aurkeztu zineten eta orain, emaitzak jarri dituzten taularen aurrean zaudete. Zuk A ez dituzu gainditu. Zuk B, berriz, A-ri azterketa kopiatu zenion arren, oposaketak gainditu egin dituzu.
Puntua eta Hitza:
Inauterietan gu / Mozorrotzen gara,
TEILATUA
Drogarik ez da falta/ Parranda denetan,
BONBILLA
Krisia bihurtu da / neroko gai,
EGUTEGIA
Telefonorik gabe / goaz inora,
ZUBIA
Maitasunak sarritan / sortzen du beldurra,
MINGAINA
Politikoek dute / Hamaika aurpegi,
MOZORROA