Oion, 2009-02-27

Arabako txapelketa
2. kanporaketa

8ko Nagusian:
• Zu ANDERE ama zara eta zu IZAR bere alaba. Urteetan, ANDERE, baserrian egin duzu lan. Orain, IZAR, zure alabak, jarraitzea gustatuko litzaizuke.

• Zu ALBERTO medikua zara. ANDER etorri da gaur zure kontsultara ubelduraz beteta eta jauzi egin dela esan dizu. Ez diozu sinetsi.

• Duela urte batzuk zuen herrialdeak utzi eta Euskal Herrira etorri zineten bizitza hobe baten bila. Baina gauzak ez dira nahi bezala atera eta zuk XABIER sorterrira itzuli nahi duzu. Zuk ASIER, berriz, hemen jarraitu nahi duzu.

8ko Txikian:
• Zu IZAR neska zara eta zu ALBERTO mutila. Estetika zentro bateko itxarongelan zaudete lehenengo aldiz depilatzeko zain.

• Zuek biok, ASIER eta ANDERE, gaur lehenengo aldiz korrika egiteko gelditu zarete. Zu ASIER punta-puntako arroparekin agertu zara. Zu berriz, ANDERE, betiko txandal eta zapatilekin. Korrikan hasi zarete.

• Zu ANDER, etxerako bidean eskaileretan gora zoazela, XABI zure bizilaguna aurkitu duzu pijaman etxera sartu ezinik. ANDER, zera pentsatu duzu: hau da nire aukera.

Puntua eta Hitza:
Dirua joaten da / gu ohartzerako,
AGENDA

Ispiluaren aurrean / jartzen garenean,
ILARGIA

Aurten Araba Euskaraz / hemen izango da,
ATEA

Noizbait zu elizara / hurbildu al zara?
ENBORRA

Erregea bizi da / besteon kontura,
ALDAPA

Eguraldia zoro / azken urteotan,
HAZIA