Orixe sariketa, 2009-02-28

Bigarren kanporaketa.

8ko handia

Bi langile zarete eta kezkatuta zaudete biak. Zu 1_________ lanez gainezka zabiltza; 2_________ri, berriz, hurrengo aste osoan lanera ez joateko esan diote.

Haur baten gurasoak zarete. 3_________ren ustez denbora gehiegi pasatzen du haurrak telebista aurrean; 4_________ri ez dio hainbeste ardura.

Zuek biok famatuak zarete. Zuk 5_________ uste duzu zure lanaren parte dela fama, eta gustatu egiten zaizu jendeak ezagutu eta kasu egitea. 6_________k ezin du hori jasan.

8ko txikia

Bikotea zarete. Gaur zure urtebetetzea dela-eta, 2_________, oparia egin dizu 3_________k: amonak egindako artilezko galtzerdiak.

1_________ dentista da; zu 6_________ berarengana joan zara hagineko minez. Sartutakoan baino min handiagoarekin atera zara.


4_________ nagusia eta 6_________ langilea zarete. Aurtengo neguan laugarren aldiz etorri zaizu 6_________ langilea bajako paperak eskuartean dituela, 4_________.

Puntuak

Euriak busti al zaitu / aspaldi honetan?
Aterkia izan da / lagun fidelena!

Eskiatzera joan da / hamaika euskaldun
Mendia ta elurra / gustuko ditugu

Aurten joan al zara / merkealditara
Bi euroan lau galtza /ta bi kamixeta

Ia iritsi zaigu / martxoaren bata
Bihar gogoetarik / egingo al duzu?

Sekreturik ez duen / inor ba ote da…
Kamera ezkutu bat / ipini ezkero…

Garizuma-garaia / iristen denean
Bijilia bateko / ta meza besteko…

10eko txikia

Onkologikoan ezagutu duzue elkar zuen minbiziaren sendaketa-prozesuan, eta elkarrekin maitemindu zarete. Gaur egun, jadanik sendatuta, ez duzue lehengo erakarpenik sentitzen.

Down sindromea duen ume bat duzue, eta jarrera desberdina duzue haurrari eman nahi diozuen hezkuntzari dagokionez. Zuk 2_________ eskola berezi batera eraman nahi duzu; 5_________k ohiko eskola batera eraman nahi du.


Alargundu berriak zarete. Zu 3_________ bizi berri bati ekiteko gogoz eta ilusioz zaude. 6_________k ez du indarrik.

Kartzela

Hamarreko handiko bukaera:
aldez aurretik bagenekien
gertatu behar zuela.


Bi bertsotarako gaia:
Kajoia txukuntzen ari zinela, ahaztuta zenuen giltza bat bat aurkitu duzu.