Lehen kanporaketa
8ko handia
Denda bat daramazue bion artean. Aurten, dagoeneko bi aldiz sartu zaizue ura dendara uholdeak direla eta. Gaur ere uholde-arriskua iragarrita dagoenez, dendako atea ohol batzuekin babestu, eta kanpora atera zarete.
Realaren egoera dela eta, zuk 3_________ uste duzu epaileek dutela erru guztia. 4_________k, berriz, jokalariei botatzen die errua.
Lankideak zarete. Zurrumurrua zabaldu da lantokian: langileen erdiak kanporatuko omen dituzte oso denbora gutxian.
8ko txikia
Lantokiko urteroko analisiak egiteko, erizainaren kontsultara sartzeko zain zaudete biok, goizean betetako pixa-poto bana eskuetan duzuela.
Zuk 6_________ Añorgako jaietan egunero egin duzu parranda, eta goizero, oheratu orduko 1_________ dultzaineroa pasatzen da diana jotzen. Gaur balkoira atera zara.
Irakaslea zara, 4_________. Azterketa-garaia bukatu eta notak emanda, erreklamazio-garaian zaudete. 5_________k bost asignaturatik lautan matrikula atera du, eta 8 bestean. Zortzi atera duen hori erreklamatzera etorri da.
Puntuak
Donostiak zenbat zor / dio Añorgari?
Añorgak ere nahi du / independentzia
Gezurra esatea / beti ez da txarra
Denok izaten dugu / zerbait ezkutuan
Jarri ohi garenean / atzera begira
Begiratu behar zaio / etorkizunari
Nola moldatzen zara / etxeko lanetan
Beti garbi mantentzen / ez dago erraza
Krisiak eraginik / izan al du zugan?
Lehen bezain potoloa / al duzu kartera?
Aurten joan al zara / sagardotegira?
Tortilla, bakailaua / ta gero txuleta
10eko txikia
Azken boladan orduak pasatzen dituzue taberna berean. Zuek izan ohi zarete tabernako azken bezeroak.
Bi jubilatu zarete. IMSERSOko bidaian elkar ezagutu, eta harreman bati ekin diozue. Gaur sartu zarete ohean elkarrekin lehen aldiz.
Seme-alabak etxetik joan zitzaizkizuenetik, hutsune handia nabaritu duzue etxean. Gaur, txakur bat ekarri du 6_________k etxera.
Kartzela
Hamarreko handiko bukaera:
ea bi aldiz pentsatu ondoren
hasten geran hitz egiten
Bi bertsotarako gaia:
Iritsi da eguna, elizara sartzear zaude.