Bertso afaria. Mutiloa jatetxean
Bertsolariak: Andoni Egaña, Anjel M.Peñagarikano, Iñaki Murua eta Sebastián Lizaso
Gai-jartzailea, Unai Elizasu
Urteroko saioa da Liernikoa. Jatetxea bete bertsozale eta giro ederra. Aurreko urtekoa lehertu ezinik bukatu zela ikusirik, aurtengoan hasieratik umoreari tiratu zaio. Jendea gustora geratu da oso (bukaeran, oohhh egiteraino).
1. Librean danak
2.Denak
Azken urteetan konturatu izan naiz gauza batez baina sekula galdetzeko ausartu ez eta orain egin behar dizuet. zergatik urtero exertzen zarete leku berean?
3. Peña eta Andoni
Intsumisioak 20 urte betetzen dituen honetan, zuek ejerzitora joan zineten… ba orain
ejerzitotik deia jaso duzue ea iragarkian aterako ote zareten, milia egiteak dituen onurak esanez…
4. Lizaso eta Murua
Azken urteetan, Muruak elkarteko lehendakariak, Lizaso animatu izan du txapelketan parte hartzeko baina berak beti ezezkoan egon da. aurten Muruak animatzen ez zuela ikustean, txapelketan izena ematea erabaki du… Murua oraintxe ikusi du elkarteko orrietan bere izena.
5. andoni.
Lazkao txikik, hemen orain 20 urte bertso ederrak kantatu zituen ispiluari begira. Ba beitu orain nola dagoen ispilua (ispilu hautsi baten zatiak eman dizkiot)
6. Denak
ETB azken urteetan zentsuratutako publizitate edo iragarkiak kaleratzeko garaia da!
Atsedena
7. denak
1923ko kontratu bat irakurri diet, erderaz maestra batzuentzako zena. KOntua da, hauek ere maestra direla eta horko puntuak betetzeaz gain, demostratu behar dute zein doai gehiago duten ...
ikusi bideoa hemen
8. Murua eta Andoni
Elkar maitasuna hasi berri duzue biok. Andoni hiritarra eta Iñaki baserritarra. Gaur lehen aldiz Iñakik Andoni ekarri du bere terrenora. eta orain mendi galdu bateko borda batera iritsi dira. Kontua da Andoni beldurtu antza dagoela, hainbeste beeeeee eta muuuuu entzunda bazterretan.
9. Lizaso eta Peña
Parrandara irten zarete danak eta ohartu zarete Peña eta Lizaso, Andoni eta Iñaki denbora dexente daramatela komunean sartuta. Lizaso kezkatzen hasi da baina Peña batere ez!
10. Puntutan danak puntu erdika
11. Puntutan normal
12. Agurrak