AZKEN-LAURDENAK
Amurrio 2009-02-21
Oion 2009-02-27
Zalduondo 2009-02-28
FINALAURREKOAK
Zigoitia 2009-03-15
Aramaio 2009-03-22
FINALA
Gasteiz 2009-04-04
ABTX’09: sustraiak errotuz
Cosimo eroso egon zitekeen arrama lodi batera igo zen, eta bertan eseri, hankak zintzilik, besoak gurutzatuta eta eskuak besazpietan, burua sorbalda artean hondoratuta, eta txapela kopetaraino sartuta.Gure aita leihoaren karelera azaldu zen.
- Hor egoteaz aspertzen zarenean hobeto pentsatuko duzu – oihu egin zion.- Ez dut inoiz hobeto pentsatuko – esan zuen nire anaiak, arramatik. - Ikusiko duzu, jaisten zarenean!- Ez naiz inoiz jaitsiko!
Eta ez zen inoiz jaitsi.
Italo CalvinoIl barone rampante, 1957
Cosimok bezala, ideia errotu eta sendo bat dugu guk ere; bertsotan bizi gara. Baina badugu diferentzia bat: zuhaitzera igo beharrean, zuhaizpera goaz. Sustrai bila. Sustraiak bota genituelako aspaldi Araban, eta Arabaren sustraiak jada berezkoak direlako. 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketa horretara dator: SUSTRAIAK ERROTZERA. Zuhaitz ederrak sortuko direlako gero, hitz neurtuaren formakoak.
Gai-jartzaile taldea
Amaia Lopez de Bergara
Garazi Eriz
Idoia Beitia
Lierni Altuna
Maria Tato