Zigoitia, 2009/03/15

Arabako txapelketa
lehen final erdia

8ko Nagusian:
1__________ eta 2__________ bikotea zarete. Zu 1__________ lanean oso estresatuta eta agobiatuta zaude. Zuk 2__________, ordea, denbora luzea daramazu langabezian.

Zuk 3__________ 80 urte dituzu. Aspaldi hil zen zure bikotea eta bakarrik bizi zara. Gaur, astero bezala, 4__________ boluntarioa etorri da zurekin arratsaldea pasatzera.

Zuen haurrak urtea bete berri du. Zuk 5__________, lehen bai-lehen eskolaratu behar dela uste duzu. Zuk 6__________, aldiz, ahalik eta beranduen eramango zenuke eskolara.

8ko Txikian:
Zuek biok 2__________ eta 3__________ elkarrekin bizi zareten bi mediku zarete. Egunero datorkizue etxera bizilagunen bat tentsioa, buruko mina… dela eta. Txirrina entzun da berriro.

6__________ eta 1__________ ehiztariak zarete. Postuan luzaroan zain egon ondoren, usoak pasatu dira eta ez duzue bat bera ere bota.

4__________ eta 5__________ jubilatuak zarete. Igerian ikasteko ikastaro batera apuntatu zarete. Gaur zoazte lehen aldiz igerilekura.

10eko Txikian:
Zu 1__________ boxeo entrenatzailea zara eta zu 3__________ 1__________-k entrenatzen duen boxeolaria. Zuk 1__________, konbatean K.O. gelditzeko egoeran ikusten duzu 3__________. Seigarren asaltoa hastear da eta egoeraz hizketan hasi zarete..

Zuek biok, 2__________ eta 5__________, abokatuak zarete. Urte askoan bikote izan ondoren, gaur zuen dibortzioaren epaiketan aurkitzen zarete.

Zuek biok urte sabatikoa hartu zenuten eta 8 hilabete daramatzazue munduan zehar. Orain Madagaskarren zaudete. Zuk 4__________ egunerokotasuna faltan botatzen duzu. Zuk 6__________, berriz, ez horrenbeste.

Bakarkako Lana (kartzela):
Bizitzako etapak / hasi ta bukatu,
Batzuk nahiago dute / edonola segi,

gaia: Egoerak egoera, zure dimisioa aurkeztu behar izan duzu.