Orixe sariketako finaleko gaiak
8ko handia
Ospitaleko itxaron-gelan zaudete. Laster, zuen ebakuntzarako txanda da, eta zuen aurretik zegoen gaixoaren senideak negarrez irten dira.
Oraintxe banandutako bikotea zarete. Etxeko gauzak banatzen hasi zaretenean, garai batean elkarri idatzitako maitasun-gutunak agertu dira.
Bi lapur zarete. Duela bi hilabete diru dexente inguratu zenuten, eta, orain, konturatu zarete jendea susmo txarra hartzen hasita dagoela.
8ko txikia
Zu 2_______ herriko apaiza zara. Jadanik 2 alditan joan zara 3______ ren etxera, hilzorian zegoela-eta extremauzioa edo azken igurtzia ematera. Gaur tabernan egin duzue topo.
Marokora oporretara joan eta 10na haxix-arrautza barruan dituzuela bueltatu zarete. Astebete pasa da, eta zuk 6_________ kanporatu dituzu denak, baina 1_________k barruan ditu oraindik.
Hogeita hamar ardiko artaldean, urte batzuetan zu izan zara ahari bakarra, 4_________. Gaur, 5_________ ahari gaztea ekarri dute artaldera.
Puntuak
Gaurkoan zatoz oso/ dotore jantzita.
Zuk norekin erosi/ ohi duzu arropa.
Lana ona omen da / osasunerako
Lehen lana sobrante / eta orain falta.
Larunbat arratsaldez / aurtengo finala.
obeto kantatzen da / afaldu ondoren.
Sukaldean aritzen / al zara batere?
Jatea izaten da / gure gozamena
Errepidetan bada/arrisku ugari
Autoa hartzen dugu / goizero-goizero
Mendira joan gaitezen/motxila hartuta
Biharko eman dute/eguraldi ona
10eko txikia
Hauteskundeetan emaitza txarrak izan dituzuela eta, zalegoa zain duzue kanpoan. 4_________-k atzeko atetik irten nahi du. Zuk 1________ nahiago duzu aurreko atetik irten.
Bikotea zarete. Parapentean salto egitea da 5_________en zaletasuna, baina zuk ez duzu oso gustuko 2_________, eta etxean geratu ohi zara saltatzera joaten den guztietan. Gaur ere, eguraldi ona aprobetxatuz, badoa 5_________ parapentea bizkarrean hartuta.
Zu 3_________ preso zeunden Martutenen, baina zure kondenaren hurrengo egonaldian Granadan egongo zara. Martutenen hainbatetan bisitatu zintuen 6_______ dator gaur zu ikustera.
Kartzela
Oraintxe kendu dizute begietako estalkia.