Nafarroako txapelketako 3. Finalaurrekoa
8ko HANDIA
Kafe Antzokia ireki nahi duzue hirigunean. Udaletxe eta auzolagunen aldetik trabak besterik ez dituzue jaso.
Amatxi eta aitatxik zaintzen du zuen alaba. Konturatu zarete, denak elkarrekin zaudetenean beraiei aita eta ama deitzen diela.
Gerra zibilean elkarren kontra borrokatu zenuten. Bada urtebete zaharren egoitzan elkarrekin zaudetela.
8ko TXIKIA
Zu A _____________ igeriketako monitorea zara, gaur ikastaroko lehen eguna da. B ____________ ikaslea bere mangito, aleta eta guzti agertu da.
Zuek biok elkarren ondoan bizi zarete, adosatu banatan. Larunbatero bezala, zu
A___________ goizeko zortziretan B_____________k esnatu zaitu belarra mozteko makina martxan jarri duenean.
Zuri A_______________, kontzertu batean atezain egotea egokitu zaizu. Hor daukazu B_____________, ordu betez eta sarrerarik gabe sartzen uzteko eskatzen.
10eko TXIKIA
Anai-arrebak zarete. Baserriko leihotik begiratu eta zuk A________________ lursailak etxez beterik imajinatzen dituzu. Zuk B_______________ behi eta ardiz.
Matrikulazio garaia da. Zu A_______________ mutilak eta neskak gela desberdinetan bereizten dituen ikastetxeko zuzendaria zara. Zu B______________ Ikastetxe publiko bateko zuzendaria. Eztabaida baterako gonbidapena jaso eta mahai inguruan zaudete.
Bikotea zarete. Zu A_______________ haurdun zaude. Jakin duzue haurra arazoekin jaioko dela. Zuk A___________ haurdunaldiarekin aurerrera jarraitu nahi duzu. Zuk B___________ ez.
BAKARKA
Puntuei erantzuna:
Martxoaren zortzia / egun bat bakarrik
Ospatzeko edota / aldarrikatzeko?
Gaia:
Umetatik beti kuadrila berean ibili arren baztertzen zaituztenaren sentipena duzu.