Altsasu, 2009-02-28

Nafarroako txapelketako 2. Finalaurrekoa

8ko HANDIA
Gurasoak zarete. Zuen sei urteko alabaren urtebetetzea da. Ez da lagunik etorri merendatzera.

Ostatu batean kafea hartzen zaudeten bi lagun zarete. Ume marrokiar bat etorri zaizue kaltzetinak saltzera.

Bikotea zarete. Duela urte batzuk, etxe bat egiteko asmoz lursail bat erosi zenuten. Gaur, lursail horretan baratzea lantzen hasi zarete.

8koTXIKIA
Auzokideak zarete. Gaur B_________k aste honetan 3. aldiz A ____________ zure etxeko atea jo du goizeko 5:00etan, mozkortuta.

Zu A ___________ spa/jakuzi batean zaude. Halako batean, B______________, zure ondora etorri da eta uraren kolorea aldatu da.

Aita semeak zarete. Zuk A ___________, B_____________ aitarengandik beti jaso duzu mantso eta arretaz gidatu behar dela. Gaur etxera isun bat iritsi da eta argazkian aita ikus daiteke izugarrizko abiaduran eta telefonoz hitz egiten.

10eko TXIKIA
Anai-arrebak zarete. Ume zinetela aitak etxetik ihes egin zuen. Orain, helduak izaki, zuk A_______________k aitaren bila joatea proposatu diozu B_______________-ri.

Zu A___________ herriko taxi gidaria zara. Gaur, igande gauero bezala, B___________ etorri zaizu bere iganderoko zitara eraman dezazun.

Zuk A__________________, jatetxe bat duzu. Bezeroak erakartzeko, bazkaria borondatearen truke ematen duzu. Gaur, B_______________k bazkaldu eta euro bat utzi du.

BAKARKA
Asteburu osoa / tabernaz taberna
Alkoolemia kontrolak / bidegurutzean.
Gaia: Zure amonaren egunerokoa aurkitu duzu kutxa batean.