3. kanporaketa
8ko handia
Arrantza-ontzi bateko patroia zara 1_________. Bere garaian arrantza utzi zuen 2_________k, baina lan bila datorkizu orain.
Aitona-bilobak zarete. Zuk 3_________ aitonak, gazte denboran mundu gehiago ezagutu ez izanaren pena daukazu. 4_________ biloba apenas irten da herritik orain artean.
Gurutze Gorriko anbulantzia zara, 5_________, urtetan hamaika larrialditan parte hartu duena. 1_________ zure ordez ekarri duten anbulantzia berria da.
8ko txikia
2_________k eta 3_________k ohe berean gaua pasako duzuen lehen aldia da. Zin egin zenioten elkarri lehen aldian ez zenutela larrutan egingo, baina 3_________ eskua sartzen hasi zaizu, 2_________.
Bateria hondatu zaiola eta, tailerrera eraman duzu kotxea 6_________. Bila joan eta tailerretik ateratzen hasi zarenean, kalatu egin zaizu, eta ez du berriz arrankatzen. 1_________ mekanikariarengana zoaz kontu eske.
Zuk 4_________ askotan esan izan diozu 5_________ri edandakoan kotxerik ez hartzeko, baina jaramonik egin ez, eta alkoholemian harrapatu dute. Ordutik 5_________en txofer ibili behar izaten duzu, 4_________.
Puntuak
Zenbat plaza izaten /dituzu urtean
Egin beharko duzu/zure propaganda
Aspergarria ez al da / eguraldi txarra?
Laster udaberria / dator ate joka
Gaztetan izaten da / osasuna fuerte
Beste guztien gisa / zahartuko zera
Ohean egotea / hain da gauza ona
Umore txarrez zaude / goizero-goizero
Bertsotarako alkoholak / laguntzen ote du?
Ura edo ardoa / zer duzu nahiago
Añorga zikinduta / daukagu porlanez.
Krisiak itxiko du / hamaika enpresa
10eko txikia
Bikotea zarete. Zuk 1_________ kirola egiteko zapatilak erosi zenizkion 4_________ri kirol pixka bat egin zezan, eta orain egunero joaten da korrika egitera, ez du ia denborarik hartzen zuretzat.
Egunero jaisten zara zu 2_________ kalera, katuei janaria ematera; gaur 5_________ eskalea dago zain katuekin batera.
Lehen, 100 lagun zineten pankartaren atzean; gaur biok bakarrik elkartu zarete. Bihar ez dela etorriko esan dizu 6_________k, 3_________.
Kartzela
Hamarreko handiko bukaera:
gehiena behar zintudanean
huts egin didazu sarri.
Bi bertsotarako gaia:
Denboralditxo bat bada gauetan ateratzen zarenean aliantza etxean uzten duzula.