Arabako txapelketako 2. finalerdia
8ko Nagusian:
Zu 1__________, 2___________ren taberna gainean bizi zara. Asteburutako zarata dela eta, hainbat salaketa jarri dizkiozu 2___________ri. Epaiketa ekiditeko ahaleginean, gaur hitz egiteko geratu zarete.
Zu 3___________ kartzelaria zara. 4___________ da lanean hasi zinenean zeuden presoetatik barruan jarraitzen duen bakarra. Gaur aske utzi dute eta atera laguntzen ari zara.
Zuek, 5____________ eta 6___________, bikote gazte bat zarete. Zuk 5__________ seme-alabak lehen-bait-lehen eduki nahi dituzu. Zuk 6__________ berriz, itxarotea nahiago duzu.
8ko Txikian:
Gaur 2__________ eta 3__________, zuen ezkontza eguna da. Aldarean zaudete biok apaiza noiz agertuko zain.
Zuen 1__________ eta 6___________ 17 urteko bi mutil gazte zarete. Gaua parrandan eman ondoren putetxe baten aurretik pasatu zarete. Ate parean gelditu.
4__________ eta 5__________ urte asko daramatzazue loterian astero zenbaki berean jokatzen. Aste honetan ez duzue jokatu eta zenbaki hori bera tokatu da.
10eko Txikian:
Zuk 1___________, bi urte daramatzazu euskara ikasten. Gaur, 3__________ euskaldun zaharrarekin gelditu zara, lehenengo aldiz, mintza praktikak egiteko. Orain elkartu berri zarete.
Zuk 2_________ , zure ingurukoak jakin gabe itxaropenaren telefonoan egiten duzu lan jendearen arazoak entzuten. Gaur, zure bikotea den, 5__________-ek deitu du telefono honetara eta zuk erantzun duzu.
Zu 4__________ irakaslea zara. Gaur horrenbeste lan eman dizun 6__________ ikasleak ikasketak uzten dituela jakinarazi dizu.
Bakarkako Lana (kartzela):
Itxaroten ematen / al dugu bizitza?
Geroa ahaztu eta / orainaz gozatu,
Hilabeteak daramatzazu egutegian X-ak egiten. Geroz eta gutxiago falta da egun hori iristeko.