2009KO NAFARROAKO TXAPELKETAKO FINALA
8ko HANDIA
Bikotea zarete. Babes ofizialeko etxea zozketan eskuratu zenuten. Bankuak ez dizue krediturik ematen.
Umetan eskolara eramaten zintuzten autobusa grua batek desguazera daramala ikusi duzue.
Anai-arrebak zarete, Nevadakoak. Arbasoak ezagutzera Elizondora iritsi eta lehen iritziak trukatzen hasi zarete.
Bikote ohia zarete. Gaur, ustekabean, bi hilabete geroago, gehien maite zenuten tokian topo egin duzue.
8ko TXIKIA
Zu A _________________ tabernaria zara. B_______________k telebistari itzaliari begira arratsalde osoa darama.
Herriko dantza taldeak aurtengo egutegia atera du. Zu A____________ ekaineko argazkia zara. B______________-ren etxera joan eta egutegia ekainean duela ohartu zara.
Zuk A_____________________ gorroto duzun B___________________ auzokidearen etxe atarian pixa egiten duzu parrandatik bueltan. Gaur, horretan ari zinela, B_________________-k atea ireki du.
Zu A ____________ baserri batera joan zara euskera ikastera. Egunero ondoko B ____________ baserritarra etortzen da eta erderaz hitzegiten dizu.
PUNTUAK
Udaberriarekin
denok kirolari
Kirola obsesio
bihurtzen denean
Mainontzi, ofizioka
bakarka bestela
Zailena izaten da
Puntu erantzuna
Euskarari nahi zaio
Isildu ahotsa
Pantaila itzali arren
Goaz ttipi-ttapa
Afrikan ihesa da
arazo larria
Benediktok ez du nahi
preserbatiborik
Pilotak ere laster
du bere finala
Ehun eta hogeita hamar
eurotan sarrera
Oholtzara etorri
Behar da dotore
Txapelketa omen da
Eskaparatea
Aurtengo Korrika da
hamaseigarrena
Tuteran hasi eta
bukatu Gasteizen
Abortoa berriro
dugu hizketagai
Erabakia ez da
nahi bezain librea
SEI PUNTUKO MOTZA
Etorkinak zarete. Zuk A___________________ zoriona iraganean aurkitzen duzu. Zuk B_________________ etorkizunean.
Hospitaleko gela berean zaudete. Zuk A____________, egun guztian zehar bisita dexente izan duzu; zuk B_________________ bat ere ez. Gaua da eta hizketan hasi zarete.
Anai-arrebak zarete. Zu A_______________ etxetik kanpo bizi zara eta zu B______________ aita alargunduarekin. Igandero bezala, zu A________________ aitarekin bazkaltzera etorri zara eta zu B __________________kanpora zoaz.
Bikote jubilatu berriak zarete. Zuk A_________________ gaurtik aurrera bidaiatu nahi duzu. Zuk B_______________________ azkeneko seme/alaba etxetik joan arte etxean gelditu nahi duzu.
BAKARKA
Hurbileko norbait joan zaizu zenbat maite zenuen esan gabe.
DESENPATEA
Kiniela asmatzeko azken partiduan zuen ekipoak jokatzen du. Galduz gero mailaz jeitsiko da. Zuk A _______________ nahiago duzu partidua irabazi eta kiniela galdu. Zuk B_____________ berriz, partidua galdu eta kiniela irabazi.
Aspaldiko partez beste bat eskatu dizute.