Arabako finala 2009-04-04

FINALA
Gasteiz, Apirilaren 4a

8ko Handian:

Zuek biok arrantzaleak zarete. Bizitza dena itsasoan eman ondoren, jubilatu egin zarete. Atzo izan zen azken eguna, baina gaur goizean ere portuan elkartu zarete.

Zuek bikote bat zarete.Bat beharrean, bost seme-alabaren guraso izango zaretela esan dizuete gaur medikuek.

Zuek pailazoak zarete. Gaur ospitalera zoazte bertan dauden haurrak bisitatzera. Prestatzen ari zarete.

8ko Txikian:
Gaur 2 zure eskulturako irakasle den 3ren erakusketa batera joan zara. Zuk klasean egindako lan bat berea balitz bezala erakusgai daukala ohartu zara.

Zuek biok, 6 eta 1, lagunak zarete. Gaur hondartzara joan zarete. Zu 1 harritu egin zara bertara heldu orduko 6 biluztu dela ikustean.

Zu 4 aita/ama zara, gaur zure seme/alaba 5 debekatu zenion tatuaia eginda etorri da etxera.


Puntuak:
Agintariek sarri /hainbeste ardura
Langile gutxi eta / agintari pila

Psikologoek gero / eta lan gehiago
Normaltasuna zer den / norbaitek al daki?

Bertsoaren munduan / sartzen garenean
Gai jartzaile,epaile / eta bertsolari

Amaren sabelean / hainbat hilabete
Bere beso artean / daukagun babesa

Gaztea izatea / ez da hain erraza
Ikasi eta ikasi / topatzeko lana

Lagunak izatea / altxor ederra da
Benetako lagun bat / omen da betiko

10eko Txikian:
Zuek 1 eta 4, nekazaritza eskola batean izena eman duzue ikasturte berrirako. Zu 1 baserrian hazitakoa zara, zu 4 ordea, betidanik hirian bizitakoa.

Zuk 2 behartuta egin behar izan zenuen soldaduska. Gaur, 5 semea/alaba etorri zaizu ejertzitoan sartu nahi duela esanez.

Zuk 3, aurtengo korrikako lehenengo kilometroan lekukoa eraman zenuen eta zuk 6, bihar Gasteizen azken kilometroan eramango duzu.

Bakarka:
Lanera joateko trajea jantzi duzu. Zure haurrak zergatik mozorrotu zaren galdetu dizu.

Homosexual bikote baten seme/alaba zara. Beste behin ere zure gelakideek burla egin dizute.

Zu adineko pertsona bat zara. Ohikotasunez joaten zaren parkean geroz eta ume gutxiago ikusten dituzu jolasean.

Atzo AHT -aren kontrako manifestazio batean parte hartu zenuen. Gaur, astelehena, zure nagusiak esan dizu hurrengo hilabeteetan AHT -aren lanetan arituko zaretela.

Zu prostituta zara. Momentu honetan, zure hurrengo bezeroaren zain zaude zigarro bat errez.

Gaur Down sindromea daukan zure seme/alaba poz-pozik etorri da etxera. Bere lehenengo lana aurkitu du.

Buruz burukoa
6ko motzean:
A eta B 15 urteko bi nerabe zarete. Azken hilabeteotan, institutuan ezkutuan elkarri begira ibili zarete, baina sekula ez duzue elkarrekin hitzik egin. Gaur A B-rengana hurbildu zara.

Kartzelako lana:
Egunkariko notizia hori behin eta berriro irakurri duzu. Oraindik ez duzu guztiz sinetsi.

ENPATEA 8ko txikia:
Zuek biok igogailuan sartu zarete. Puzker bat entzun da. Bioi irribarrea atera zaizue.