Joxe Lizasori
Behin bakarrik tokatu nintzen Joxerekin plazan. Behin jarri nizkion gaiak. Baina behin hori, nire lehen aldia izan zen jende aurrean gaiak jartzen, eta hargatik dut gogoan eta idazten ditut hitzok!1999ko Santa Ixabel eguna zen Altzako festetan eta Jon Azpillaga eta Joxe Lizaso ziren kantuan.Gogoan dut nola prestatu nuen saioa, zein nerbio nituen eta ze errespetu ematen zuten bi hauek. Baina gogoan dut, ze ondo hartu ninduten haien artean, nola saio aurrekoan, saio ostekoan... nola egon ziren nire aldamenean, hizketan... Gogoan dut ere bere seme (Sebastian) eta biloban (Beñat) inguruko gai bat jarri niola bakarka eta gai hortaz nola hitz egin genuen saio ostean, asko gustatu omen zitzaion proposatutako planteamendua. (oker ez banago horrela zen: Joxe, Xebastian semea eta Beñat biloba, plazan ikusi dituzu oraintxe bertso kantuan)Egun osoko saioa izaten da Santa Ixabeletakoa, baina saio ostean Joxek hartu zuen kopak ez zion onik egin. Bazkalaurretik, tripak nahastu eta etxera bidali behar izan genuen. Azpillagak egin zuelarik bazkalostekoa eta arratsaldeko saioa bakarrik!Behin egon nintzen Joxerekin, baina nire lehen aldia izan zen... eta lehen aldiak ez dira ahazten!!