2009-06-14 Biteri plazan, 16:30etan
Aitor Mendiluze, Xabier Silbeira, Erika Lagoma eta Aitor Sarriegi. Gaijartzailea, Unai Elizasu.
"denak elkarrekin" jaiaren barruan izan da jaialdia. Bazkaloste modura planteatua. Oholtzako kokalekua desegokia izanik, jende aurrera jeitsi dira mirkoak eta haien aurrean jardun gara. Jendea, bazkalosteko tertulian zen eta saioa hasi behar izan da. Hasiera batean, ez zuen plaza egokiaren itxurarik, baina kantuan hasi orduko txalo jotzen hasi dira. Saio ona irten da azkenerako, hasieran pentsatzen genuena eta baldintzak ikusita, uste baino hobea.
1. agurrak
2. denak
Gaurko egunaren izena, “denok elkarrekin” eta horren harira galdetu nahiko nizueke bi bertso botatzeko. Zein gauzetan uste duzue egin behar dela “denok elkarrekin” eta beste kasutan, bakarrik ere egiterik dela…
3. mendiluze eta erika
Goizean, pakistan, nikaragua, honduras… eta munduko jan ezberdinak dastatzeko aukera izan da… etorri zarete biok eta jan dituzue batek bai ta besteak ez… edo gaizki egin dio bati eta besteari ez…
4. silbeira eta sarriegi
Orain lau urteko egun hartako argazkia… Non bertatik gertu, Amaia antzokian, txapelketako azken final laurdenean, Aitor hurrengo faserako sailkatu zen eta Xabier, amaia antzokiko atzeko kalean, bakarrik ta ia ia negarrez zegoen fasez pasa ez zelako. Lau urte pasa dira geroztik
5. mendiluze
Bakarkakoa zuen hasiera batean, baina lekuak eta giroak bakarkako ariketarik eskatzen ez zuela ikusi eta kendu egin da.
6. denak
Udan badirudi eguzkia dala dagoen gauzarik harriskutsuena eta berataz babestu behar dugula… baina udan ere izango dira babestu beharko geran gauzak ez?
7. erika eta sarriegi
94 milloi ordaindu dute zuen semeagatik… (cristiano ronaldo jokalariagatik alegia)
8. mendiluze eta silbeira
Kanpotar bi zarete… gurean integratzeko lanean gogor zabiltzatenok… atzo donostiara joan eta manifa bat zenuten parez pare… jende mordoa.. manifa asko ikusi dituzue honuntza etorri zinatenetik
9. denak
Arrasatek badu ero puntu edo fama... bukatzeko, saio ero bat egiteko eskatuko dizuet, herriaren neurrikoa...
Hemendik aurrerakoa kendu egin da, denboraz nahikoa zela uste izan dut, eta egindako horrekin aski zala...
10. erika eta silbeira
11. sarriegi eta mendiluze
12. denak
13. agurrak